Hasierako onespena ematea San Fausto 13ko eta San Fausto 20-22ko eraikinak birgaitzeko obretarako laguntza ekonomikoak arautzen dituen Udal Ordenantzari

   Udalbatzak zera erabaki du, 2020ko maiatzaren 28an egindako ohiko osoko bilkuran:

   Lehenengoa.- Hasierako onespena ematea San Fausto 13ko eta San Fausto 20-22ko eraikinak birgaitzeko obretarako laguntza ekonomikoak arautzen dituen Udal Ordenantzari.

   Bigarrena.- Udal Ordenantza hori jendaurrean jartzea eta interesdunei entzunaldia ematea hogeita hamar egunez (Bizkaiko Aldundi Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan horri buruzko iragarkia argitaratuta), egoki iritzitako erreklamazio edo iradokizunak aurkez ditzaten —zeinak Udalbatzak ebatziko baititu—. Adierazitako epean erreklamazio edo iradokizunik aurkeztu ezean, Udal Ordenantza behin betiko onetsita geratuko da, Udalbatzak horretarako erabaki espresurik hartu beharrik gabe.

EranskinaTamaina
Laguntza ekonomikoak arautzen dituen Udal Ordenantza San Faustoko obretarako (pdf)386.76 KB