Hasierako onespena ematea Basaurin etxebizitza alokatzeko gazteentzako laguntza ekonomikoak arautzen dituen Ordenantzaren indargabetzeari

   Basauriko Udalbatzak zera erabaki zuen, 2020ko otsailaren 27an egindako ohiko osoko bilkuran:

   Lehenengoa.- Hasierako onespena ematea Basaurin etxebizitza alokatzeko gazteentzako laguntza ekonomikoak arautzen dituen Ordenantzaren indargabetzeari.

   Bigarrena.- Ordenantza horren indargabetzea jendaurrean jartzea eta interesdunei entzunaldia ematea, eta, horretarako, berau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta udal iragarki-taulan argitaratzea hogeita hamar egunez, interesdunek erreklamazioak edo iradokizunak aurkeztu ahal izateko Udalbatzak ebatziko ditu. Adierazitako epean erreklamazio edo iradokizunik aurkezten ez bada, indargabetzea behin betiko onetsi dela joko da, Udalbatzaren erabaki espresuaren beharrik gabe.

Ordenantza kontsultatzeko hemen