Hasierako onespena ematea Basauriko udalerriko zarata-maparen eguneratzeari, eta eguneratze hori jendaurrean jartzea

   Basauriko Zarataren Maparen eguneratzeari hasierako onespena ematea ezarri zuen 2020ko otsailaren 26ko 628/2020 Alkatetza Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 13. artikuluan oinarrituta.

   Gero, etenda geratu zen eeguneratze hori jendaurrean jartzeko epea, COVID-19ari aurre egiteko ezarritako alarma-egoera tarteko.
   Bada, alarma-egoera amaitu da, eta, beraz, interesdun guztiei prozesuan parte hartzeko aukera bermatzearren, 2020ko irailaren 15ean amaituko den jendaurreko epe berria ezartzen da.

   Info gehiago hemen ...