Hasierako onespena ematea AI-05 jarduketa integratuaren urbanizazio-proiektuari (Landa Doktorren, Altube eta Gipuzkoa dira kale mugakideak) Basauriko HAPOkoak.

Argitalpen data: 
2022(e)ko Martxoaren 17(e)an

  Basauriko Alkateak, 2022ko martxoaren 4an, 842/2022 Dekretua eman du Basauriko HAPOren AI-05 jarduketa integratuari buruzko urbanizazio-proiektuari dagokionez, eta honako hau xedatzen du:

LEHENENGOA.- Basauriko AI 05 (Altube, Gipuzkoa eta Landa doktorren kaleak) jarduketa integratuari buruzko urbanizazio-proiektuari hasierako onespena ematea. Leziaga 1995 Construcciones SL enpresak aurkeztu du proiektua.

BIGARRENA.- Urbanizazio-Proiektua jendaurrean jartzea hogei egunez, Bizkaiko Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean iragarkia jarriz eta egunkari batean argitaratuz, egoki iritzitako alegazioak eta iradokizunak aurkez daitezen. Interesdunen eskura dago, halaber, Udalaren egoitza elektronikoan.

HIRUGARRENA.- Interesdunei honen edukia jakinaraztea.

 

EranskinaTamaina
Memoria (pdf)4.94 MB
Planoak (pdf)14.04 MB
Segurtasunari eta osasunari buruzko azterlana (pdf)5.78 MB