Hasierako onespena Basaurin etxebizitza alokatzeko gazteentzako laguntza ekonomikoak arautzen dituen Ordenantza aldatzeko

Argitalpen data: 
2019(e)ko Apirilaren 11(e)an
Amaiera data: 
2019(e)ko Maiatzaren 29(e)an

   Basauriko Udalbatzak, 2019ko martxoaren 28an egindako osoko bilkuran, hasierako onespena eman zion Basaurin etxebizitza alokatzeko gazteentzako laguntza ekonomikoak arautzen dituen Ordenantza aldatzeko, Eusko Jaurlaritzako Gaztelagun programari egokitzeko.
 
   Gero, 2019ko apirilaren 11an, horri buruzko iragarkia argitaratu zen BAOn.

   Horrela, bada, hogeita hamar egun baliodunean zehar 2019ko maiatzaren 29an amaituko da epea, egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahalko dira Basauriko Udaleko Erregistro Orokorrean (HAZ) eta indarreko araudiak finkatutako beste tokietan.

EranskinaTamaina
Ordenantza aldatutako artikuluak (pdf)100.58 KB