1.    ONGI ETORRI, harrerarako baliabideen gida. Udalerriko izapideei eta baliabideei buruzko informazioa.
    Arabieraz, gaztelaniaz, txineraz, euskaraz, frantsesez, ingelesez eta errumanoz dago.
    www.ongietorri.basauri.eus

2.    HARRERA LIBURUXKA. Baliabide nagusien laburpena. Herritarrei Informazioa eta Arreta emateko Bulegoan jaso ahal dira liburuxkak.
   Harrera liburuxka (12 Mb pdf)

3.    AHOLKU SAREA: atzerritartasunari buruzko euskal zerbitzu juridikoa.
   Eusko Jaurlaritzak doako zerbitzu hori eskaintzen die etorkinei, beren egoera administratiboari eta atzerritartasun legeriari buruzko zalantzak argitzeko. Atzerritarrekin lan egiten duten eragileei ere arreta ematen die Zerbitzuak.
    Argibideak, orientazioa eta aholkularitza emateaz gain, zerbitzu espezializatuetara ere bideratzen dituzte bezeroak, telefonoz, posta elektroniko bidez nahiz bulegoan bertan.
   Itzulpen zerbitzua daukate, Euskal Herrian gehien hitz egindako hizkuntzetarako: euskara, gaztelania, arabiera, frantsesa, ingelesa, txinera, errumaniera, urdua…
   Argibide gehiago hemen::

http://gizarteratzea.basauri.eus/AHOLKUSAREA_EU.pdf http://gizarteratzea.basauri.eus/AHOLKUSAREA_ES.pdf
http://gizarteratzea.basauri.eus/AHOLKUSAREA_FR.pdf
http://gizarteratzea.basauri.eus/AHOLKUSAREA_AR.pdf
http://gizarteratzea.basauri.eus/AHOLKUSAREA_EN.pdf
http://gizarteratzea.basauri.eus/AHOLKUSAREA_CH.pdf
http://gizarteratzea.basauri.eus/AHOLKUSAREA_RO.pdf

4.    Atzerritartasun-araudiari buruzko hitzaldien egitaraua (erregularizazioak, berritzeak, nazionalizazioak, berrelkartzeak eta abar).
   Aldian-aldian hitzaldiak antolatzen dira, gai horiei buruzko informazioa emateko, bai etorkinei, baita lana ematen duten pertsona edo enpresei ere.
   Doakoak dira, eta haurtzaindegi zerbitzua egoten da.
2016ko maiatza. Atzerritartasuna.
   Atzerritartasuna (pdf)
2016ko otsaila. Etxeko lanak.
   Etxeko lanak (pdf)