HAPO

 

Hirigintzako arauak Eraikuntza-araubidea, lurraren erabilera anitzak (etxebizitzetarako, industriarako…) eta abar arautzen dituzte.

Planoak kontsultatzea (pdf) Udalerriak etorkizunean izango duen bilakaera grafikoki irudikatu eta lurraren sailkapenak (hiri-lurra, urbanizagarria eta urbanizaezina), erabilera globalak (ekipamenduak, berdeguneak…), kudeaketa-unitateak (eremuak, sektoreak…), proposatutako eraikuntza berria eta abar jasotzen dituzte.

Aldaketak Udalerriko eremu edo gune zehatzetan egindako doikuntza puntualen berri ematen dute. Udalak sustatuta edota bere oniritziarekin aldaketa puntualak egiten dira sistema orokorretan (errepideetan, parkeetan…), ekipamenduetan (kultur etxeetan, egoitzetan, kotxetegietan, metroan,...), mugatzeetan eta abar.

Garapen planeamendua Plan partzialak (lur urbanizagarria) eta plan bereziak (hiri-lurra) jasotzen ditu batez ere. Agiriok eremu edo sektore jakin batzuk garatzen dituzte, bereziki konplexuak izateagatik HAPOn behar bezalako xehetasun-maila lortu ezin dezaketenak.

Asierako onespena Udalbatzak, 2018ko ekainaren 28an egindako osoko bilkuran, hasierako onespena eman zion Basauriko Hiri-antolamenduko Plan Orokorraren berrikusketari.