Basauriko Udalak etengabe lanean dihardu adin nagusiko gure auzotarrek, udalerritik irten gabe, ahalik eta ongizate handienaz gozatzeko aukera izan dezaten.

Horretarako, bizitza aktiboago bat bilatzen dutenei beren denbora librea aprobetxatzen laguntzeko, udaleko arlo desberdinek eta erakunde autonomoek jarduera programa desberdinak prestatu dituzte.

Gizarte Ongizate arloak, adibidez, informazioa gestionatzen du, eta udalaren beraren edo gainontzeko toki- eta autonomia-erakundeen zerbitzu eta laguntzak izapidetzen laguntzen du. Lurralde Politika Arloak lanean dihardu Basauri udalerri erabilgarriagoa egiteko asmoz pertsona nagusientzat, eta horretarako, auzo eta kale desberdinetarako sarbideak hobetzen dihardu.

Herritarren Partaidetzarako arloak, bere aldetik, Pertsona Nagusien Kontseilua sortu du kolektibo horrengana gehiago hurbiltzeko helburuz, eta herriko gai garrantzitsuen inguruko erabakiak hartzekoan horien parte hartzea ahalbideratzeko. Arlo honetatik txosten honetan agertzen den gaia bultza da, Pertsona Nagusien Hilabetea eta pertsona nagusientzako Baliabideen Gida. Azken horrek, Modernizazio eta Herritarren Harremanetako Arloetatik sustatua, tresna erraz eta praktikoa izan nahi du Basaurik dituen baliabide guztiak ezagutzera emateko gure udalerriko 65 urtetik gorako pertsona nagusi guztiei.

Udaleko Herritarren Partaidetzarako Departamenduak, Herritarren Harremanetarako Arloarekin batera, Nagusien Hilabetea antolatu du, Basauriko adin nagusiko herritar guztiak omendu nahian.

Lehen edizio honetan, datorren martxoan ospatuko den Nagusien Hilabetean, zenbait ekitaldi daude aurreikusita gure nagusiek ongi pasa dezaten, eta kasu batzuetan baita ere, beren eguneroko errealitateari aurre egiteko tresnak lor ditzaten.

EranskinaTamaina
Gure adinekoen hilabeta16.8 KB
"Eta 65 urtetik aurrera, zer?" hitzaldiaren argazkiak141.33 KB
"Mugi zaitez Basauritik barrena" hitzaldiaren argazkiak81.89 KB
Pertsona nagusien aurkako tratu txarrak, hitzaldiaren argazkiak145.25 KB