Gizarte-Zerbitzuak

ZER DIRA?

   Basauriko Udalaren Gizarte Zerbitzuak Euskadiko Gizarte Zerbitzuen Sistemarako sarbidea dira. Beren zeregin nagusia da beharrizan sozialak detektatu, eta beharrizan horiei arreta ematea.
Hauexek dira Euskadiko Gizarte Zerbitzu Sistemaren eta beste politika publiko batzuen helburuak:

  • Autonomia pertsonala sustatzea; eta mendekotasun-egoeren ondorio diren beharrizan pertsonal eta familiarrak prebenitu, eta horiei arreta ematea.
  • Babesgabeziak eragindako beharrizanak prebenitu, eta beharrizan horiei arreta ematea.
  • Gizarte-bazterkeria egoerak prebenitu, eta horiei arreta ematea; eta norbanakoen, familien eta taldeen gizarteratzea sustatzea.
  • Larrialdi-egoerek eragindako beharrizanak prebenitu, eta beharrizan horiei arreta ematea.

NORI ZUZENDUTA DAUDE GIZARTE-ZERBITZUAK?

  Basauriko herritar guztientzako dira Udal Gizarte Zerbitzuak.

ZEIN PROFESIONAL DAUDE UDAL GIZARTE ZERBITZUETAN LANEAN?

   Gizarte-langileek, hezitzaileek, psikologoek eta administrariek osatutako profesionalen talde batek ematen du arreta Basauriko Udalaren Gizarte Zerbitzuetan.

   Gizarte-langilea izango da erreferentziazko profesionala: berari dagokio egoera baloratu, eta diagnostikoa egitea. Gero, analisia zein den, jarraitu beharreko urratsak finkatuko ditu, eta eman beharreko zerbitzu eta prestazioak zehaztuko ditu.

ZEIN ZERBITZU ETA PRESTAZIO ESKAINTZEN DITUGU?

1.    INFORMAZIOA, BALORAZIOA, DIAGNOSTIKOA ETA ORIENTAZIOA

2.    ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA

3.    TELELAGUNTZA ZERBITZUA

4.    MENDEKOTASUNA BALORATZEKO ZERBITZUA

5.    ESKU-HARTZE SOZIOEDUKATIBOKO ZERBITZUA

6.    AHOLKULARITZA PSIKOSOZIALEKO ZERBITZUA

7.    GIZARTE- ETA ESKOLA-AHOLKULARITZAKO ZERBITZUA

8.    ALDI BATERAKO OSTATU-ZERBITZUA INDARKERIA MATXISTAREN BIKTIMENTZAT

9.    HIPOTEKA-BITARTEKARITZA ZERBITZUA

10.    PARTE-HARTZEA ETA GIZARTERATZEA SUSTATZEKO ZERBITZUA

11.    PRESTAZIO EKONOMIKOAK:

11.1    GIZARTE-LARRIALDIKO LAGUNTZAK (GLL)
11.2    ALDIZKAKOAK EZ DIREN UDAL LAGUNTZAK (AEUL)

 

   Zerbitzuen xehetasunak kontsulta ditzakezu egoitza elektronikoan.

NON DAUDE UDAL GIZARTE ZERBITZUAK?

   Bi bulego ditugu. Non erroldatuta zauden edo non bizi zaren, batera ala bestera joan beharko duzu.
Oinarrizko Gizarte Zerbitzua_Bidearte: 94 466 63 48
Oinarrizko Gizarte Zerbitzua_San Migel: 94 466 63 48

•    Alarma-egoera dela eta, orain ez dugu arreta zuzena ematen Gizarte Zerbitzuetako bulegoetan. Telefonoz artatuko zaituztegu, zenbaki honetan: 94 466 63 48 
•    Helbide elektronikoa: Accion_Social_Unidad_Acogida@basauri.eus