Udalbatzaren lankidetza, deliberamendu eta aholkularitzako organoak dira, kontsulta-organoak, eta proposamenak eta iradokizunak egiteko gaitasuna dute. Gizarte-eragileek, udal taldeek eta erakundeek osatzen dituzte eta, horien bitartez, eraginkor egiten da auzo-taldeak interes publiko lokaletako gaien kudeaketan parte hartu eta horietara hurbiltzea.

   Hain zuzen ere, ondoko zereginak egingo dituzte:

  • Euren gai-eremuko ekimen, iradokizun eta proposamenak aurkeztea, dagozkien arlo, sail eta udal erakundeek azter ditzaten.
  • Lankidetza eta aholkularitza ematea euren jarduera-sektoreko gaiarekin zerikusia duten azterlan, programa eta proiektuak aurkeztean.
  • Udal informazioa jaso eta zerikusia duten herritar erakundeei jakinarazi eta hedatzea.

   Kontseiluen funtzionamendua: Kontsulta daiteke Gardentasunari, Gobernu Irekiari, eta Herritarren Parte-hartzeari buruzko Araudi Organikoan.

   Kontseiluen aktak kontsultatzeko sakatu hemen ...

  Herritarren  parte-hartzea  hurrengo  organo  hauen bitartez  antolatu ahalko da, besteak beste:
   a)  Herriko Kontseilua.
   b)  Parte-hartzeko eremukako kontseiluak eta, horien artean, honako hauek:
          b.1.- Iraunkortasun Kontseilua edo Foroa.
          b.2.- Berdintasun Kontseilua.
          b.3.- Planeamenduko Aholku Batzordea.
          b.4.- Euskararen Aholku Batzordea.