Gidabaimena euskaraz 2018

Basauriko Udalak, «Gidabaimena Euskaraz» kanpainaren bitartez, gazteek gidabaimena lortzeko azterketa teorikoa euskaraz prestatzea eta egitea sustatu du berriro ere. Ekimen hau beste udal batzuekin batera, eta ALKARBIDEren, Euskara Zerbitzuen Bilgunearen, EUDELen, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin lortu da.

Egitasmo honen barruan, diru-laguntza ere eskaintzen dugu: egun Basaurin erroldatutako 17-23 urte arteko gazteek badute aukera Basauriko Udaletik 100 euroko diru-laguntza jasotzeko gidabaimenaren azterketa teorikoa euskaraz ateratzeagatik, eta horrez gain, diru-laguntza jasotzen dutenek 100 euroko sariko ZOZKETAN parte hartuko dute, udalerriko zerbitzuguneetan erregaia erosteko.

Aurten aldaketa batzuk egingo ditugu kanpaina indartzeko asmoz. Ondoren zehazten dizuegu  zertan izango den:

  • Gazteengana heltzeko Instagram kanpaina
  • Informazio guneak eta gidatzeko simuladorea (ekainaren 9an eta 23ean): Aurten informazio gunea eta gidatzeko simuladorea gazteei zuzenduta Gazteguneak antolatutako ekintza batean ipiniko dugu, Skate txapelketan, ekainaren 9an San Migeleko Gaztegunean, eta ekainaren 23an Basozelain (Gizarte-etxearen ondoan), 17:00-20:00. Basozelain gainera, auzoko jaiak dira.
  • Bideoa grabatu Basauriko gazteekin: Kanpainaren berri emateko, eta gazteei erakusteko azterketa euskaraz egitea ez dela zaila, eta animatzeko bideoa grabatuko dugu gazteekin, iaz azterketa euskaraz egin zutenekin eta aurten azterketa euskaraz prestatzen ari direnekin.

Bestaldetik, Udalak azterketa prestatzeko behar diren teoria liburuak eskainiko ditu autoeskoletan, kanpainaren zabalkundea egingo du eta laguntza emango die autoeskolei, karteletan eta zerbitzuetan euskararen erabilera sustatu dezaten.  Gainera, Udalak 1.200 hitz dituen hiztegia (bertsio digitalean eta paperezkoan) eskaini die autoeskolei, gazteek beren hizkuntza-zalantzak argitu ditzaten.

Azkenik, eta aurreko urtean moduan etxeetara bidaliko dugu informazioa, udalak ematen duen diru-laguntzarena ere,  17-23 bitarteko gazteen helbideetara.

Eskabideak aurkezteko epea  2018ko otsailaren 23tik 2018ko urriaren 31ra arte izango da.


Anima zaitez gidabaimena euskaraz ateratzera!

 

Gidabaimena euskeraz

 

 

 

EranskinaTamaina
Gidabaimena euskaraz 2018 (pdf)2.49 MB
Gutuna (pdf)2.5 MB
Dirulaguntza eskaera (doc)85 KB