Gidabaimena euskaraz 2017

   Basauriko Udalak, «Gidabaimena Euskaraz» kanpainaren bitartez, gazteek gidabaimena lortzeko azterketa teorikoa euskaraz prestatzea eta egitea sustatu du berriro ere. Ekimen hau beste udal batzuekin batera, eta ALKARBIDEren, Euskara Zerbitzuen Bilgunearen, EUDELen, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin lortu da.

   Ildo horretan, eta euskara sustatzeko diru-laguntzen barruan, Basauriko Udalak 100 €-ko diru-laguntza ematen jarraituko du, gidabaimenaren azterketa teorikoa egiten duten Basaurin erroldatutako 17-23 urte arteko gazteei. Gainera, diru-laguntza onuradunek 100 euroko saria jasoko dute udalerriko gasolindegietan erregaia ordaintzeko.

   Aurtengoan, udalerriko lau autoeskolek —Baskonia, Bidebieta, Irrintzi eta Mikel— hartu dute parte ekimenean.

   Diru-laguntzarako eskaera egiteko epea: apirilaren 7tik urriaren 31ra.

Gidabaimena euskeraz
Anima zaitez gidabaimena euskaraz ateratzera!

Basauri, 2017ko maiatzaren 31an.

 

 

 

EranskinaTamaina
Eskuorria (pdf)1.93 MB
Laguntzak (pdf)331.27 KB