Gidabaimena euskaraz
Indarraldiaren amaiera data:
2020(e)ko Urriaren 31(e)an
Basauriko Udalak, «Gidabaimena Euskaraz» kanpainaren bitartez, gazteek gidabaimena lortzeko azterketa teorikoa euskaraz prestatzea eta egitea sustatu du berriro ere.
Egitasmo honen barruan, diru-laguntza ere eskaintzen dugu: egun Basaurin erroldatutako 17-23 urte arteko gazteek badute aukera Basauriko Udaletik 100 euroko diru-laguntza jasotzeko gidabaimenaren azterketa teorikoa euskaraz ateratzeagatik, eta horrez gain, diru-laguntza jasotzen dutenek 100 euroko sariko ZOZKETAN parte hartuko dute, udalerriko zerbitzuguneetan erregaia erosteko.
Eskabideak aurkezteko epea 2020ko urriaren 31ra arte izango da.
Anima zaitez gidabaimena euskaraz ateratzera!
Basauriko autoeskolak euskaraz
Eranskina | Tamaina |
---|---|
Gidabaimena euskaraz 2020 (pdf) | 697.38 KB |
Diru-laguntza eskaera (pdf) | 137.58 KB |
Gidabaimena euskaraz 2020 (png) | 631.83 KB |
Herritarrak
- Oharrak, kexak eta iradokizunak
- Kanpainak eta jarduerak
- Herritarren partaidetza
- Adineko pertsonak
- Drogamenpetasunen prebentzioa
- Basauri nire maskotarekin
- Gizarte-Zerbitzuak
- Inmigrazioa, Aniztasuna eta Elkarbizitza
- Basauriko Oroimena
- Jabeen erkidegoetan elkarbizitzea
- Euskara Biziberritzeko Plana
- Merkataritzan Euskara