GAZTEEI ZUZENDUTAKO IKUS-ENTZUNEZKO LEHIAKETAREKIN IREKI DA 2017ko BELDUR BARIK PROGRAMA

Beldur Barik lehiaketa 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzendua dago, eta adierazpen artistikoak saritzen ditu. Lanak ikusentzunezko formatuan aurkeztu behar dira. Lan horiek erakutsi behar dute nola neska eta mutilek ezberdintasun egoerei aurre egiten dieten Beldur Barik jarrerarekin; alegia, errespetua, parekidetasuna, askatasuna eta autonomia, elkarkidetza eta indarkeria sexistaren bazterketa irmoa adierazten dituzten jarrerekin.

Lanak aurkezteko epea irailaren 11tik azaroaren 13ra arte izango da. Parte-hartzeko bi kategoria daude: batetik, 12-17 urte bitartekoak, eta, bestetik, 18-26 bitartekoak.

Lehiaketan parte hartu daiteke bakarka edo taldeka (ikastetxe bat, gela bat, elkarte bat). Informa zaitez web gune honetan www.beldurbarik.org.

EranskinaTamaina
Kartela (pdf)3.16 MB
Lehiaketa lokalaren oinarriak (pdf)495.27 KB