GAZTE INFORMAZIO BULEGOA MARTXAN HASIKO DA

   Langileen eta erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko ezinbesteko babes- eta higiene-neurriak ezarri eta gero, 2020ko ekainaren 1ean Gazte Informazio Bulegoak gazteentzako arreta-zerbitzuari berrekingo dio, COVID-19aren ondorioz ia hiru hilabetez itxita egon eta gero.

   Itzulera partziala izango da, egoerak eskatutako zuhurtziaz antolatutakoa. Hori dela eta, arreta goizez bakarrik emango da, 09:00etatik 13:30era, astelehenetik ostiralera. Gainera, bulegoetara sartzeko, herritarrek beren maskara jantzi beharko dute, eta arreta banan-banan jasoko dute. Hori bai: aurretiazko hitzordua eskatu ahalko dute (gutxienez, 24 ordu lehenago), honako bide hauetatik:

   Helbide elektroniko honetan: zirtzartbasauri@basauri.eus
   Telefonoz: 94.466.64.00 / 634 984 615

   Gaztegunea online jarduerak eskaintzen ari da eta, oraingoz, itxita egongo da.

Basauri, 2020ko ekainaren 2an.

Etiketak