Gaztainak saltzeko hiru postu jartzeko eskabideak aurkezteko deialdia

Argitalpen data: 
2019(e)ko Abuztuaren 29(e)an
Amaiera data: 
2019(e)ko Irailaren 30(e)an

Eskabideak aurkezteko epea: 2019ko irailaren 15etik 30era arte.

 

   Basauriko Udalerrian Kaleko salmenta arautzen duen ordenantzaren 9. artikuluak xedatutakoaren arabera, gaztainak saltzeko hiru postu jartzeko eskabideak aurkezteko epea zabalik egongo da 2019ko irailaren 15etik 30era bitartean.

Aurreikusitako postuak baino eskabide gehiago aurkeztekotan, esleipena zozketa bidez egingo da.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

•    Eskabidea beteta eta sinatuta.
•    IFZ / IFKren kopia.
•    Baimendutako pertsonaren izendapena, horrela badagokio.
•    Janari-maneatzailearen txartela.
•    Postuaren deskribapena.
•    Ekonomia-jardueren gaineko Zergan alta emanda egotearen egiaztagiria, eta zerga horretan zorrik ez izatea jasotzen duen egiaztagiria.
•    Gizarte Segurantzan altan egotearen egiaztagiria, eta bertan zorrik ez izatea jasotzen duen egiaztagiria.
•    Hirugarrenei eragindako kalteei aurre egiteko erantzukizun zibileko asegurua (poliza eta ordain-agiri eguneratuak).
•    Su-itzalgailuari dagokion dokumentazioa.
•    Pertsona juridikoen kasuan, enpresaren eraketa-agiria eta ordezkariari dagokion dokumentazioa.
•    Jardueran langilerik edukiz gero, lan–harremana frogatzen duten agiriak.

EranskinaTamaina
Kaleko salmenta eskaera (pdf)138.83 KB