Gardentasuna Basauri

Basauriko Udalak, legealdi honetarako plangintzaren barruko erronken artean, honako hau aurreikusi du: udal-kudeaketaren gardentasuna erabat barneratuta egon eta guztiz ohikoa izan dadila. Gure helburu nagusietako bat izan da Udala erakunde garden eta parte-hartzaile bihurtzea. Atari hau bide horretan beste urrats bat besterik ez da: herritarrei ateak ireki nahi dizkiegu, egiten dugunaren berri eman nahi diegu, herriko baliabideak eta dirua nola kudeatzen dugun kontatu.

Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko 2013ko abenduaren 5eko Legeak jasotzen du, besteak beste, administrazioak nahitaez argitaratu beharreko informazioa zein den, eta toki erakundeei bi urteko epea ematen die bertan jasotako xedapenetara egokitzeko. Udal honek, ordea, Legeak baino are urrutiago joan nahi izan du: bi urteko epe hori murriztu egin du eta legeak ezarritakoa baino informazio gehiago zabaldu du. Zentzu horretan, Gardentasunaren Legeak ezarritakoei, Transparencia Internacional GKEren gomendioak ere gehitu zaizkie (gobernuz kanpoko nazioarteko erakundea).

Gardentasuna eta administrazio publikoak zein bere ordezkariek egiten dutena ezagutzera ematea edozein demokraziaren funtsezko printzipioak dira, eta hala izan behar dute. Gure udalerriak, horretan ere, aitzindari izan behar duela uste dut.

Alkatea, Andoni Busquet Elorrieta.