"GABON TEKNO CAMPUSA, ARIZKO DORRETXEAN"

Campus Gabon Tekno

 

Robotak eta bideo-jokoak sortu eta programatzea gustuko duten gazteei zuzenduriko Gabonetako campusa antolatu du Basauriko Udalaren ZirtZart Gazte Zerbitzuak. Bertan, besteak beste, Scratch, Kodu edota mBot sistemak ezagutu eta erabiltzeko aukera izango dute, STEAM metodologia oinarri izanda. Denera, lau saiok osatzen dute eskaintza, eta bakoitzak hiru orduko iraupena izango du.

Gabon Tekno Campusean parte hartu ahal izateko 12-16 urte bitartekoa izan behar da. Ekimena Basauriko Arizko Dorretxean egingo da, abenduaren 27tik 30era bitartean, 10:00etatik 13:00etara. Interesdunek abenduaren 20ra artea dute izena emateko epea; telematikoki inskripzioa egiteko aukera dago ZirtZart Basauri webgunean, eta modu presentzialean ere Basozelai Gizarte Etxeako Gazte Informazioa Bulegoan. Plaza kopuru mugatua dago, eta «ZirtZart Bazkide Txartela» duten gazteek lehentasuna izango dute. Prezioari dagokionez, bazkideek 12€ ordaindu beharko dute ikastaroan parte hartzeagatik, eta aldiz, herrian erroldatuta egon baina bazkide ez direnek, 18 €.

Argibide gehiagorako:

Basauriko Udala – ZirtZart Gazte Informazio Bulegoa

- Telf.: 944 666 430
- Helbide elektronikoa: zirtzart@basauri.eus
- Webgunea: zirtzart.basauri.eus
- Sare Sozialak:

o Facebook: facebook.com/zirtzartbasauri
o Twitter: @zirtzartbasauri
o Instagram: @zirtzartbasauri

Etiketak