1958. urtean, FIRESTONE HISPANIA sozietate anonimoak hormigoi armatuzko zubi bat eraiki zuen Ibaizabal ibaiaren gainean, Galdakao eta Basauri udalerrien artean, lantegiko instalazioak CN-634 errepide nazionalarekin lotzeko. Zubiaren erabilera erabat pribatua zen, eta 1951. urtean bide ingeniari Javier Rodríguez Marquina jaunak idatzitako proiektuaren arabera egin zuten; urte berean, Rodríguez Marquina jaunak Patarrietako Zubia ere eraiki zuen, Nerbioi ibaiaren gainean, Basconia sozietate anonimiarentzat. Zubi honek estribuen paramentu bertikalen artean 39 m-ko argia du; 8,50 m-ko zabalera duen oholtza du, ibilgailuentzako 6,50 m-ko galtzada, eta alboetako 1,00 m-ko bi espaloi; egitura V itxurako sekzio aldakorreko hormigoi armatuzko 6 habe jarraituren gainean dago, eta horiek, bidenabar, hormigoi armatuzko zutabe nagusi baten gainean eta alboko estribuen gainean dauden jarrita, azken horiek ere hormigoi armatuzkoak.

Firestone zubia