Finagako San Martin Ermita

IV. mendea baina lehenagoko hondarrak aurkitu dira indusketen bidez, honek Malmasinen finkapen bat egon zela adierazten du. Barruan eskeleto bat duen hilkutxa bat, berant hispaniar terra sigillata zeramika edalontzi bat eta  ermitaren paretan zeuden bost estela zati aurkitu dira. Estela zatiak hispaniar-erromatar garaiko ikonografiaren berezkoak diren motibo astralez ornatutako hiru buruko osatzen dituzte. Koro borobilez ornatutako burdin aroko estela baten gainean letra larri erromatarrean idatzitako epigrafe bat ere aurkitu da, honek oraindik aurkitu ez den nekropoli bat gertu egon daitekeela iradokitzen du. Estela bisigodoa zela uste zen, orain X. eta XI. mendeen artean kokatzen da. Arrigorriagako Magdalena elizan gordetzen dena San Martin de Finagako ermitatik dator. Disko formako burua eta morru trapezoidala du. Alde batean gurutze grekoko dekorazioa du zerra hortz koro batez inguratutako borobil baten barruan. Beste aldean bi borobilen barruan "Belaco filivs/ cent(um) lecen mil(l)e" dioen inskripzioa agertzen da, ikertzaileren batek 1072. urtean kokatu du. Gaur egungo ermita XVII. mendean berritu zen. 1640. urtean hildakoentzako mezetarako limosnak jasotzen zituen. Oinplano angeluzuzena du, ageriko hargin-lan hormak eta kantoi erako harlanduzko lana. 1745. urtean berriro berritu zen barroko estiloan. 1765. urtean erreforma berriak jasan zituen eta 1994. urtean gaur egungo zaharberritzea osatu zen. Oraindik gordetzen da XVII. mendeko egur polikromatuan egindako San Martinen tailu bat. Ateburua borobil ebakidun oroitarri angeluzuzen batek dekoratzen du. Gainera, goiburuaren hormaren ondoan, barnealdean, bi borobil zentrokidedun hareharria dago. Guzti hau nekropoli batekin erlazionatzen da, goiburuaren hormatik gertu, hilobientzat egindako harlauzak eta harrian landutako hobi arruntak.

Finagako San Martin Ermita