Festibas 2020

«Festibas»ek zazpigarren edizioa izango du maiatzaren 9an (larunbata), eta, horren kariaz, bertan parte hartzera gonbidatzen ditu herriko musika taldeak.

   Zazpigarren urtez jarraian, «Festibas» banden jaialdia antolatu du ZirtZart Basauri Basauriko Udalaren gazteria-programa integralak, Kultur Basauriren eta Txantxangorri Bentako Auzo Lagunak Kultur Elkartearen laguntzarekin. Udalerriko musika taldeei eta Basozelai Gizarte Etxean dauden entsegu-gelak erabiltzen dituzten bandei eskainitako jaialdia da «Festibas».

   Maiatzaren 9an (larunbata) izango da hitzordua, Bentako Jaien egitarau barruan, Basauriko San Isidro plazan. «Festibas»en xedea da zuzenean jotzeko aukera ematea herriko musika taldeei, eta ikusleen aurrean bultzatzea proiektu bakoitza, jai-giroan.
Jaialdian parte hartu nahi duten taldeek martxoaren 31 baino lehenago eman beharko dute izena. Horretarako, antolatzaileek eskatutako agiriak aurkeztu, eta finkatutako gutxieneko baldintzak bete beharko dituzte, besteak beste: taldeko kide bat, gutxienez, Basaurin bizitzea, edota azken bi ikasturteotan (2018-2019) Basozelai Gizarte Etxeko entsegu-lokaletan aritu izana; eta taldeko kide guztiak 16 urtetik gorakoak izatea.

- Informazio gehiago hemen:
Basauriko Udala – ZirtZart Basauri Gazte Bulegoa
Tel.: 944 666 400
zirtzart@basauri.eus
www.zirtzart.basauri.eus

Festibas

Basauri, 2020ko urtarrilaren 30ean.

EranskinaTamaina
Oinarriak (pdf)306.91 KB
Etiketak