Faktura elektronikoak

Basauriko Udala eta bere erakunde autonomek bide bi dituzte faktura elektronikoak jasotzeko: (DIR3 kodeak kontsultatzeko hemen ...)

1.- Hornitzailearen Atariaren bidez, faktura bidali nahi den erakunde zehatza hautatuta. Aurretiaz erakundearen hirugarren (hornitzaile) bezala alta eskatu eta gero atarian hasierako erregistroa egin beharko dute. Behin erregistroa eginda, aukera egongo da fakturak bidaltzeko eta horien egoera zein den kontsultatzeko.

Basauriko udalaren hornitzailearen ataria
Basauri Kirolak-en hornitzailearen ataria
Udal Euskaltegiren hornitzailearen ataria
Etxe Maitia egoitzaren hornitzailearen ataria
Kultur Etxearen hornitzailearen ataria

   Atarira sartzeko baldintza teknikoak:
. Windows XP, Vista 7 eta 8 sistema eragileak dituzten ordenagailuetatik.
. Microsoft Internet Explorer 8 edo ostekoak.

2.- Zuzenean web-zerbitzu bat erabilita. Kasu honetan, ez da beharrezkoa izango Hornitzailearen Atarian erregistratzea.

a. Faktura elektronikoak sortzeko «ef4ktur» aplikazioa erabiltzen duten hornitzaileek (https://www.ef4ktur.com/), aplikazio horretatik bertatik bidali ahal izango dituzte fakturak. Behin faktura sortuta eta bidalita (hau da, «Jaulkitakoak» fitxan dagoenean), «Bidali» hautatu beharko da. 4.0.3 bertsioa edo ondorengo beharrezkoa da.

b. Web-zerbitzuari euren kudeaketa-aplikazioetatik bertatik dei egin nahi dieten hornitzaileek, honako endpointa erabilia beharko dute:

https://sv032.basauri.net/sspp/services/sspp

   FACe-ren zehaztapen berdinak ditu (ikusi http://administracionelectronica.gob.es/es/ctt/face). Hasieran, «bidaliFaktura» eragiketa bakarrik dago erabilgarri.

 

Etiketak