Euskarazko ipuin laburren lehiaketaren hirugarrena Hitz-Erdiko kontaketak 2019

Epea zabalik egongo da irailaren 16tik azaroaren 16ra bitartean. Proposamen bi sarituko dira, «Kontakizun onena» eta «Elkar saria»

 

   Euskarazko ipuin laburren lehiaketaren hirugarren, eta azken, deialdia irailaren 16an hasiko da, eta interesdunek azaroaren 16ra arte izango dute aukera horretan parte hartzeko.
•    «Desegin nintzen…» esaldia izango da abiapuntua.
•    63 proposamen jaso ditu antolakuntzak aurreko bi deialdietan, eta Koldo Edorta Carranza Diez eibarra izan da garaile apirila eta ekaina bitartean luzaturikoan. Elene Mikeo Zabala donostiarrak irabazi du Elkar Saria.

   «Desegin nintzen…». Esaldi horrekin bukatutzat jo zuen Koldok bere kontakizuna eta horri jarraipena ematea dute erronka hirugarren deialdian parte hartu nahi duten gazteek, gehienez ere, ehun hitzeko kontakizuna idatziz. Bakar-bakarrik onartuko dira euskaraz aurkeztutako testuak. Basauriko Udalaren Gazteria Zerbitzuaren webgunean (zirtzart.basauri.eus) dago deialdian izena emateko plataforma. Parte hartzeko, bertako eremu guztiak bete beharko dira.

   Irailaren 16an hasiera emango zaio azken deialdiari eta interesdunek azaroaren 16ra arte izango dute aukera lehiaketan parte hartzeko. Kontakizun bi sarituko dira: «kontakizunik onena», berrehun euroko sariarekin (200 €); eta «Elkar saria» —alegia, gazteenen arteko testurik onena—, hirurogeita hamabost euroko sariarekin (75 €). Gainera, saritutako kontakizunak Geuria aldizkarian argitaratuko dira.

   Aurreko  deialdian 9 proposamen jaso zituen antolakuntzak. Honakoa da Koldo Edorta Carranza Diez garaile gaztearen kontaketa:

Ez zen nik erositakoa. Gaztarotik aurreztutako sosak erabili nituen balizko paradisu hartara bidaiatzeko. Aukeraz beteriko lurralde bat agertzen zen nire ametsetan, ogibidea aurkitzea eta bizimodu duina edukitzea, besterik ez nuen nahi. Hori guztia pentsatzen nuen herensuge tankerako eraikin erraldoi horren aurrean nengoela. Beldurra eta lotsari aurre egin nion, eta errenkadan jarri nintzen. Jendetza zegoen; batzuek azala iluna zeukaten ni bezala, beste batzuk zuriak ziren, eta denak janaria lortzeko zeuden han. Eraikineko ateak ireki ziren, zu atera zinen. Ahots eztiz hitz egin zenion errenkadako lehenengoari. Nire txanda iritsi zenerako, sinetsita nengoen dena konpondu egingo zela. Orduan, ahots eztiz, esan zenidan janaria agortu zela. Desegin nintzen.

   Azken deialdian parte hartu nahi duten interesdunek proposamen berria sortu beharko dute, kontaketa horren azken esaldiari   jarraipena emanda: «Desegin nintzen…»

   Bestalde, Elene Mikeo Zabala gazteak, 12-17 urte bitarteko parte hartzailerik bozkatuenak, eskuratu du  “Elkar Saria”.

ARGIBIDE GEHIAGORAKO:
Basauriko Udala – ZirtZart Gazte Bulegoa
Tel: 944 666 430
Posta elektronikoa: zirtzart@basauri.eus
Web: zirtzart.basauri.eus

 

Hitz-erdiko kontaketa

Basauri, 2019ko irailaren 4an.

Etiketak