Euskaraz jolastu familian

 

   2016ko azarotik Udaleko Euskara Zerbitzuak martxan dauka “UME ETA GAZTEEN EUSKARAREN ERABILERAN ERAGITEN” programa. Izenburuak dinoen moduan umeek gero eta euskara gehiago erabiltzea da helburua, gero eta gehiagorekin eta gero eta gehiagotan, ez eskolan bakarrik. Horretarako guraso elkarteekin, ikastetxeekin eta udalerriko kirol elkarteekin lan egiten dugu eta ordutik hona hainbat aurrerapausu eman dugu, hurrengo batean azalduko ditugu.

   Oraingoan jolas proposamenak ditugu zuekin konpartitzeko eta etxean, familian egoteko bizi dtugun egun hauetan praktikan ipintzeko eta gure seme-alabekin bizipenen kutxa osatzeko . Astero jolas bat argitaratu eta egingo dugu, eta amaitzen dugunean jolas eta bizipenez beteta izango dugu kutxa. Animatzen zarete?

   Kontatu zuen esperientziak eta bidali iruzkinak, bideoak edo argazkiak gure helbide elektronikora: euskara@basauri.eus

Jugar en familia

Basauri, 2020ko apirilaren 17an.

 

EranskinaTamaina
1. jokoa: kutxa (pdf)95.28 KB
2. jokoa: Linterna (pdf)64.25 KB
3. Jokoa: Egin esaten dudana (pdf)60.45 KB
4. Jokoa: Itsu laguntzailea (pdf)279.94 KB
5. Jokoa: Imintzioka (pdf)56.94 KB
6. Jokoa: Non ezkutatu duzu? (pdf)57.5 KB
7. Jokoa: Ez dakit nor naizen (pdf)98.83 KB