Etxebizitza bat alokatu nahi duten gazteei diru-laguntzak ematea arautzen duen ordenantzari ekarpenak

 

   Basauriko Udalak uste du gazteei lagundu behar zaiela, bai emantzipazio-prozesuan, bai beren bizitza-proiektua hasteko prozesuan. Gainera, Basaurin alokairu-erregimenean etxebizitza bat izateko aukera sustatu behar da.

   Laguntza hori diru-laguntza bat izango da, eta ohiko etxebizitza Basaurin izateko alokairua ordaintzen laguntzeko erabiliko da.
Helburu horrekin hasi dira etxebizitza bat alokatu nahi duten gazteei diru-laguntzak ematea arautzen duen ordenantza onesteko beharrezkoak diren izapideak.

   Ordenantzan, besteak beste, honako hauek arautuko dira: diru-laguntzen onuradunek bete beharko dituzten betekizunak, etxebizitzen baldintzak eta laguntzak eskatzeko modua.

   Basaurin etxebizitza bat alokatu nahi duten gazteei diru-laguntzak ematea arautzen duen ordenantza ahalik eta modu egokienean oneste aldera, iragarki hau argitaratu nahi dugu Basauriko webgunean, herritar guztiok gaiari buruz duzuen iritziaren berri eman diezaguzuen.

    Jendaurrean ipintzeko epea 20 egunekoa izango da.
    Zure iritzia emateko, klik egin hemen...

Eskerrik asko zure laguntzagatik.