Etxe Maitia Nagusien egoitza

XEDEA
   Basauriko Etxe Maitia zentroa udal zerbitzu publikoa da, gizarte- eta laguntza-izaeraduna. Bere xedea da udalerriko adinekoei laguntza eta ostatu ematea, eta honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu: egoitza zerbitzua; eguneko arreta zerbitzua; eta etxez etxeko zerbitzuak. Era berean, ostatua, osasun- eta gizarte-arreta, arreta pertsonala, eta babes-zerbitzua eskaintzen ditu egoitzak, modu integral eta jarraian.

   Finean, Etxe Maitiaren helburua da arreta integral eta pertsonalizatua ematea egoitzaren estatutuetan adierazitako baldintzak bete eta, finkatutako bideak erabiliz, bertako zerbitzuak erabiltzeko eskabidea egiten duen pertsona orori. Muga bakarra izango da erakundearen gaitasun fisiko eta ekonomikoa, eta bertako giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak. Horretarako, bada, kalitatezko gizarte-zerbitzu eta -baliabideak bermatzen ditu erakundeak, erabiltzaileei nahiz horien senideei laguntzeko bizitza duina izaten, eta bermatzeko ingurune egokia izango dutela beraien eskubideak eta gaitasunak egikaritzeko.

   Beraz, Etxe Maitia Basauriko Udalaren erakunde autonomoak herritarren bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzen laguntzen du, eta Basauriko adinekoen garapen integral, bidezko, solidario eta jasangarria sustatzen du.

IKUSPEGIA
   Erakundeak lortu nahi du erabiltzaile guztien gogobetetzea. Erabiltzaileak, bestalde, hauexek izango dira: egoiliarrak edota eguneko arreta zerbitzuak jasotzen dituztenak; senitartekoak; langileak; eta, oro har, gizartea. Egoitzak, bestalde, bere estrategiak bideratu ditu ETENGABEKO HOBEKUNTZAn oinarritutako KALITATE SISTEMA bat finkatu eta ezartzera, hain zuzen ere, UNE-EN ISO 9001 arauaren baldintzak beteko dituena.

   Erakundeak uste du proposatutako helburuak betetzea bertako pertsona guztien ardura dela, haien parte-hartze, konpromiso eta laguntzarik gabe ez bailitzateke posible izango helburu horiek aurrera eramatea. Beraz, Egoitzako Zuzendaritzak bere gain hartzen du pertsona horiek guztiak proiektuko kide egiteko ardura, horren bidez:

•    Langileek kalitate-maila goreneko zerbitzuak eskaini ditzaten.
•    Prebentzio politika eta akatsak zuzentzeko politika ezartzeko.
•    Erabintzaileei arreta emateko: ez bakarrik beren asebetetzea lortzeko, baizik beharrizan indibidualak ere aintzat hartuta.

   Erantzukizun publikoa eta gizarteari zerbitzua emateko konpromisoa izan behar dira udal erakundearen motorra: horiek ahalbidetuko diote zerbitzuak ematean ekonomia-eraginkortasun maila gorena lortzea. Era berean, horixe izango da erakundearen xedearen iraunkortasuna bermatuko duena, eta ahalbidetuko duena egoera sozioekonomiko larriena bizi dutenei lehentasuna ematea, betiere ekitate, elkartasun eta gizarte-justiziatik abiatuta.

   Erakundearen beste helburu bat izan behar da bere lurraldean erreferentzia-puntu izatea, egoitza zerbitzua (jarraian zein aldi baterako) edota eguneko arreta zerbitzua behar duten adinekoei gizarte- eta osasun-arreta emateari dagokionez.

BALOREAK
   Erakundeak, bere jardueran, printzipio etiko argi batzuei jarraituko die, —Basauriko zerbitzu publikoen esparru orokorragoari dagozkionak, hain zuzen ere—, eta bertako erabiltzaileek ere printzipio etiko horiei atxikiko zaizkie, gizarte osoarentzako eredu izateko. Hona hemen:

•    KONPROMISOA: Basauriko Udalaren helburu komunekin eta udal zerbitzu publikoekin.
•    ETIKA: adinekoen eskabideei erantzuteko eta beren eskubideak gauzatzeko esku-hartze profesionalei edota zerbitzu-emateei dagokionez.
•    ENPATIA ETA ELKARTASUNA: norbanakoekiko harremanen oinarri gisa, haiek erakundearekin duten harremana edozein izanda ere (izan erabiltzaile, senitarteko, langile, eta abar).
•    KONPROMISOA ETA TALDE-LANA: ezinbestekoak dira zerbitzu integral eta indibidualizatuak emateko, komunikazio eraginkorra lortzeko eta norbanakook zein gizarteak hazteko.
•    ETENGABEKO IKASKUNTZA: ezagutzak eguneratuta mantentzeko.
•    JARRERA KRITIKO ETA PRAKTIKOA: portaera eta jarrera irekiak izatea ideia, pertsona eta abarren aurrean.
•    ERABILTZAILEAK ORIENTATZEA ETA ETENGABEKO HOBEKUNTZAREKIN KONPROMETITZEA.
•    KONPROMISOA HARTZEA PERTSO-NEKIN, INGURUMENAREKIN ETA ERAKUNDEAREN ERANTZUKIZUN SOZIAL ETA PUBLIKOAREKIN.

EranskinaTamaina
Kalitate-politika Etxe Maitia Udal Zentroa (pdf)32.31 KB
Kalitate ziurtagiria 2018 (pdf)164.01 KB