Aste honetan gure hirian, mugikortasun jasangarriaren esperientzia pilotu bat jarri da abian, eta proiektu horretako protagonistak herriko txikienak izango dira. Haur hezkuntzako Probidentzia ikastetxeko umeak eta horien familiak.
Aipatu ikastetxeko haur hezkuntzako umeak jasotzen dituen Autobus ibiltari bat izango da, eta horrek etxea eta eskola arteko ibilbidea egingo du, modu horretan, elkarrekin joan daitezen boluntarioa izango den pertsona heldu baten gidaritzapean.
Ibilbide desberdinak diseinatu dira, familia desberdinen premietara egokitu daitezen, eta hurrengo egunetan, horiek osatzen joango direla espero da. Oraingoz, hiru ordutegi eta umeak jasotzeko beste hiru gune daude funtzionamenduan, proiektuan barne sartutako familien ordutegiekin bat etorri daitezen.
Esperientzia hau, jadanik, arrakastaz funtzionamenduan dauden europar esperientzietatik hartu da, hala nola Bruselan edo Torinon, eta orain dela denbora batetik baita, hurbilagoko hirietan era funtzionamenduan daude, hala nola Donostia, Ourense, Ermua, etab.
Esperientzia pilotu hau, iazko urtetik, Basauriko Udaleko Herritarren Harremanetarako Arloak bultzatzen duen Eskolako Bidea Proiektuaren barruan dago.
Eskolako bidea ekimenak bilatzen duen helburua honako hau da, hots, umeak eskolara oinez eta modu autonomoan joateko aukera bultza eta erraztea, hau da, helduen laguntzarik gabe joatea, baina ibilbide seguru batetik. Proiektu honek bilatzen duena da, hiria, bai ume bai helduentzat, harremanetarako, elkar bizitzeko, jolaserako, gune bezala berreskuratzea. Aldi berean, gainontzeko herritarrekiko eta ingurumenarekiko errespetu eta elkartasunezko baloreetan hezteko bidea ematen du, eta gure kaleetako bizi-kalitatea hobetzeko aukera eskaintzen du.
Proiektu honen bidez, motorizatu gabeko modu guztiak bultzako dira, eta baita garraio publiko ere, horiek baitira mugikortasun jasangarriago batekin bat datozenak. Proiektuak hiriari ekarriko dizkion onuren hartzaileak, azken batean, ikastetxeak izango dira, eta baita ere, egunero bide hori egin behar duten ume guztiak eta horien familiak.
Gelako jardueren garapenarekin batera, eta horretarako, materiala emango zaie horrela eskatzen duten ikastetxeei, mugikortasuneko esperientzia parte hartzaileak ezarriko dira, eguneroko desplazamendu horietan umeen autonomia indartzea bilatuko dutenak.
Testuinguru horretan, herriko ikastetxe guztiek duten irisgarritasunari buruzko diagnostikoa egiten ari gara, eta bereziki haur eta lehen hezkuntzakoetan indar eginez, eta horrela, etxe eta eskolako oinezkoen ibilbidean hauteman daitezkeen arrisku eta trabak ezagutzeko aukera izango dugu, eta aldi berean, horiek nola konpondu jakingo dugu.
Argibide gehiago nahi izanez gero: participación@basauri.net


