Enplegua sustatzeko tokiko ekintzak 2020

Gehienez ere 6 hilabeteko iraupena izango duten 69 kontratazio aurreikusi ditu Udalak, lanaldi mota desberdinekin.

ENPLEGUA SUSTATZEKO TOKIKO EKINTZAK 2020

    Basauriko Udalak parte hartuko du, berriro ere, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak kontratazioa bultzatzeko sustatutako eta diruz lagundutako Planean. Gehienez ere 6 hilabeteko iraupena izango duten 69 kontratazio aurreikusi ditu Udalak, lanaldi mota desberdinekin (lanaldi osoa edota partziala).

    Lanbideren ebazpenak ezarriko du proposatutako kontratazioetatik zeintzuk egin ahalko diren, eta zein baldintzatan.

    Aurreikusita dago langileak kontratatzea urtea amaitu aurretik.
    
    
HAUTAGAIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK, PROGRAMAREN ARAUDIAREN ARABERA.

- EAEn erroldatuta egotea.
- Langabezian egon, eta Lanbiden izena emanda egotea enplegua lortzeko.
- Lanpostu bakoitzerako eskatutako baldintza teknikoak eta prestakuntza-baldintzak betetzea.
- Horrez gain, baldintza hauetako bat ere betetzea:
1. Diru-sarreren bermerako errentaren titularra edo onuraduna izatea kontratua egiten den datan.  
2. Honako Talde hauetako batean egotea:

. 35 urtetik gorakoak
. 45 urtetik gorakoak
. Denbora luzez langabezian egondakoak (Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egon direnak kontratazioaren aurreko 540 egunetan, baldin eta tarte horretan zehar 360 egun, gutxienez, egon badira langabezian)
. Lana galdu dutenak COVID-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko ezarritako alarma-egoeraren ostean
. Gizarte-bazterkeria pairatzeko arriskuan daudenak

* Programa arautzen duen ebazpenak dio lanpostuen % 30 diru-sarreren bermerako errenta (DSBE) jasotzen dutenek bete behar dutela; % 15, 55 urtetik gorakoek; eta % 40, emakumeek.

HAUTAPEN-PROZEDURA.

  • Udalak enplegu-eskaintza aurkeztuko du Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan, enplegua sustatzeko tokiko ekintzen laguntzetarako deialdian onetsitako lanpostuekin.
  • Lanbidek curriculum batzuk hautatuko ditu, erakundean izena emanda egon, eta eskatutako baldintzak eta profilak betetzen dituztenen artean.
  • Interesdunek, aurrez hautatuak izateko, Lanbiden eguneratuak izan beharko dituzte beren datuak eta eskatutako lanbideak.
  • Lanbidek aurrez hautatutako curriculumak bidaliko dizkio Udalari, eta, gero, udal langileek osatutako epaimahaiak behin betiko hautapena egingo du.
Basauri, 2020ko urriaren 9an.
EranskinaTamaina
Eskatutako lanpostuak (pdf)534.05 KB
Etiketak