Emaiozu bizia

   Haurdun zaude? Umea izango duzue? Zorionak!

   Umeak txikitatik zein hizkuntza izango duen hurbil gurasoen esku dago. Oraintxe has zaitezkete erabakiak hartzen euskarak zuen etxean eta seme-alaben bizitzan lekua izan dezan.

  Txikitatik euskararekin harremana izatea nahi baduzue orain da momentua hori aurreikusteko. Azken finean, haurrak inguruan entzuten duen eta ingurukoek egiten dioten hizkuntza edo hizkuntzak ikasiko ditu normaltasun osoz.

   EMAIOZU BIZIA liburuxka daukagu gai honen gainean gehiago irakurtzeko, bai eta bideoa ikusteko: bideoa ikusi

Kontutan izan ere, Basauri-Ariz anbulatorioan, emaginak euskaldunak dira, eta AMA IZATEKO PRESTAKUNTZA IKASTAROA EUSKARAZ EGIN DEZAKEZUE, GALDETU HAIEI.

Eman bizia

Basauri, 2017ko martxoaren 21ean.

EranskinaTamaina
Emaiozu bizia (pdf)21.36 MB
Etiketak