Ekogune mugikorra
Hondakin hauek utz daitezke:
- Tamaina handiko material informatikoa
- Fluoreszenteak
- Fluoreszenteak ez diren argiztapen-gailuak (filamentudun bonbillak izan ezik)
- Etxetresna elektriko txikiak, jostailu elektriko eta elektronikoak
- Karter olioa
- Etxeko landare-olioa
- Herbizidak eta intsektizidak
- Bateriak eta metagailuak/
- Mugikorrak (eta horien kargagailuak)
- Inprimagailuko kartutxoak
- CDak/DVDak
- Jostailuak
Hondakin hauek guztiek etxeetatik etorri behar dute. zerbitzu hau ez dago inolaz ere honako hauentzat pentsatuta:
- Profesional autonomoak
- Saltegiak (material informatikoa)
- Tailerrak (olioa)
- Ostalaritza (olioa)
- Etabar
Astero, EKOGUNEA lekuz aldatuko da:
- BASOZELAI KALEA: Gizarte Etxearen alboan
- ASTURIAS KALEA, 8
- AUTONOMIA KALEA: Renfe trintxera
- MATXITXAKO KALEA: Bizkotxalde parkea
- KATALUNIA KALEA, 50
- SOLOBARRIA PLAZA KALEA
- SOLOARTE KALEA: parkearen alboan
- GARBILEKU KALEA(Pinceles parkean, anbulatorioaren alboan)
- BASOZELAI KALEA: Gizarte Etxearen alboan
- ASTURIAS KALEA, 8
Asteroko aldaketa horien asmoa da ekoguneaK udalerritik egingo duen errotazioa bi hilabetean osatuta egotea.
Hondakinen bilketa eta ekogunearen kokapenaren aldaketa (astelehenetan) Cespa-k egingo du, astero.
Informazio gehiago: http://www.lineaverdebasauri.com/eu/open_documentacion_cespa.asp



