Asociación sordos de Bizkaia Zeinu hizkuntzako bideoa

Herritarrei udalerrian dauden gizarte zerbitzu eta prestazioei buruzko informazioa ematea.

  1. Eskatzen duten herritar guztiei gizarte gaiei buruzko aholkularitza, informazio eta orientabideak eskaintzea. Horretarako, bi unitate daude.
  2. Dauden baliabideei buruz zabalkunde kanpainak egitea, herritar guztiei zuzenduta. (Baliabideen gida).

Oinarrizko premiak asetzen laguntzea, horiek lortzeko ezintasuna duten herritarrei.

1.    Sarreren bermerako Errenta gestionatu eta tramitatzea.
2.    Gizarte Larrialdiko Laguntzak gestionatu eta tramitatzea.
3.    Baliabide propioak gestionatu eta tramitatzea.
4.    Gizarteratzeko laguntza bereziak gestionatu eta tramitatzea.
5.    Gestio horiek baloratu, kontrolatu, horien jarraipena egin, eta ebaluatu.
6.    Kolektibo kaltetuenak lana izan dezaten ahalegintzea:

  • Laneratzeko hitzarmenak egitea, eta horien jarraipena eta ebaluazioa.
  • Gizarteratze eta laneratze programak proposatu, koordinatu eta horietan parte hartu (Auzolan, Sartu, Beharlan, etab.).
  • INEM erakundearekin elkarlanean jardun (Gizarteratzeko errenta aktiboa)
  • Lanbide eta Behargintzarekin koordinatzea.

Zailtasunak jasaten dituzten pertsonei beharrezko tresnak eskaintzea, horiek adinagatik, gaixotasunagatik, etab... sortutakoak direnean, bizimodu duinago eta autonomoagoa lortzeko helburuz.

a)    Emakumezkoak: Genero arrazoiengatik gizarteratzeko zailtasunak aurki ditzaketen pertsonak:

  • Tratu txarrak jasan ditzaketen emakumeei arreta egitea, udaleko eta erakundeen arteko protokoloari jarraipena emanda.
  • Tratu txarrak jasan dituzten emakumeak jasotzeko etxebizitzen gestioa.
  • Tratu txarrak jasan dituzten udalerriko emakume guztiei jarraipena egitea.
  • Arreta, orientabidea, balorazioa eta baliabide espezializatuetara bideratzea (zutitu, lege aholkularitza, etab.)
  • Orokorrean, emakume guztien, eta bereziki, tratu txarrak jasan dituztenen gizarteratze eta laneratzeari arreta eskaini eta horren gestioa egin.
  • Tratu txarrak jasandako kasuan babestutako etxebizitzaren gestioa.
  • Genero arrazoiengatik sortutako bazterketa egoerak prebenitzeko lankidetza, eta horretarako, programa espezifikoak prestatzea.
  • Berdintasuneko Arloarekin eta udalekoak ez diren organoekin elkarlanean jardutea, berdintasuneko gaietan.

b)    Haurrak eta nerabeak: Beren adinarengatik, egoera zaurgarrian aurki daitezkeen pertsonak, eta beraz, bazterketa jasan dezaketenak, hain zuzen, komunitate honek bere adin txikikoei eskaini behar dien gutxieneko ongizate kuotaren azpitik leudekeenak.

  • Arrisku egoeran leudekeen udalerriko umeen prebentzioa eta horiei laguntza eskaintzea.
  • Kasu arin edo moderatu bezala baloratutako kasuetan arreta eskaini eta esku hartu.
  • Larriak edo oso larriak kontsideratutako tratu txarren kasu guztiak baloratu, orientabideak eskaini, eta baliabide espezializatuetara bideratu.
  • Jantokiko bekei dagozkien dirulaguntzak tramitatu.
  • Familia ugariei dagozkien dirulaguntzak tramitatu.
  • Eskola absentziaren protokoloa gestionatu eta jarraipena egin.
  • EISE programa, arrisku egoeran dauden adin txikikoen familia guztiei giza heziketako laguntza eskaini.
  • Arreta psikologikoko programa, arrisku egoeren eta tratu txarren balorazioa, eta zuzeneko esku hartze terapeutikoa.

c)    Discapacitados(as): Minusbaliotasun fisiko, psikiko eta/edo sentsoriala izatearren, gizarteratzeko zailtasunak izan ditzaketen pertsonak:

  • Minusbaliotasuna baloratzeko izapideak.
  • Aparkatzeko txartela lortzeko izapideak.
  • Kotizazio gabeko pentsioak tramitatzea
  • Laguntza teknikoen tramitazioa.
  • Egoitzetan sartzeko izapideak.
  • Babestutako enplegua eskaintzen duten edo herri honi zerbitzu espezifikoak eskaintzen dizkioten erakundeekin koordinatzea: (Apnabi, Lantegi Batuak, Gurutze Gorria, etab.)
  • Menpetasuna baloratzeko izapideak.

d)    Inmigranteak: Beren jatorriarengatik komunitate barruan hartuak izateko zailtasunak dituztenak:

  • Informazioa, balorazioa eta orientazioa komunitateko baliabideak ezagutu eta erabiltzeko.
  • Heldu, Eusko Jaurlaritzako zerbitzu juridiko espezializatura bideratzea.
  • Sustraitzeari buruzko txostenak egitea.

e)    Pertsona Nagusiak: Bere adinagatik zailtasun espezifikoak izan ditzakeen kolektiboa gizarte ongizateko maila onak lortzeko:

  • Menpetasunaren balorazioa gestionatu eta tramitatzea, eskaria eta programa.
  • Telelaguntzako zerbitzua tramitatzea.
  • Etxez etxeko laguntzaren zerbitzuari dagokion orientazioa, balorazioa, gestioa eta kontrola.
  • Udal egoitzan sartzeko tramitazioa eta balorazioa.
  • Eguneko zentroetan eta aldi baterako edo modu egonkorrean egoitzan sartzeari buruzko jarraipena.
  • Udalerrian, pertsona nagusien premiak edo arazoak antzeman eta arreta eskaintzea. tratu txarrak, zaintzaileak zaintzea, etab.
  • Espezializatutako baliabideak koordinatzea, bai udalekoak bai udaletik kanpokoak: hezitzaileak, osasun zentroak, etab.

Hemen aipatutako informazioa oinarrizkoa da, baina zerbitzu horietako bati buruzko interesa baduzu, jarri zaitez harremanean Zerbitzuko langileekin, eta horiek modu pertsonalizatuan eta zehaztasunez erantzungo dizute.

Gizarte Ongizateko Atalak zerbitzu horien beharrean dauden herritar guztiei hurbileko erantzuna eman nahi die, eta baita, errespetuzkoa eta konfidentziala izango den erantzuna, eta hori horrela, hitzordua eman ondoren egiten zaie arreta, pertsona bakoitzak erabateko dedikazioa izango duen eremu bat izan dezan, ulertu behar baita ezen, planteatzen diren egoerak oso sentikorrak direla bereziki, gure bizitza pribatu eta familiarreko eremuari eragiten baitiote.

Udalaren, Aldundiaren eta erkidegoko baliabideen azalpen honekin zure ezagutza handitzea lortzea nahi genuke eta horietara hurbiltzeko bidea ematea.