Nerbioi ibaiaren gaineko zubi honek BI-625 Foru Errepidea Lapatzako Ibarreko instalazio industrialekin lotzen du. Ibaiaren ardatza eremu horretan Zaratamo eta Basauri arteko muga ezartzen du.
    1970. urtean eraiki zen Echevarria fabrikara errazago heldu ahal izateko. Fabrika hori 1963tik 1967ra bitartean Bilbotik ekarri zen eta azken une horretan Basauriko Ugarte, Uriarte eta Lapatza ibarretan ekoizpena hasi zuen. Begoñako HEVA altzairu fabrika 1984an eraitsi zuten eta 1989an Bilboko Udalak bertako lurrak erosi zituen gaur egungo Etxebarria parkea delakoa eraikitzeko. Basauriko ECHEVARRIA fabrikak ACENOR izena hartu zuen aurrerago, SIDENOR ondoren eta gaur egun SIDENOR-GERDAU.
    1967ko abuztuan Luis Angulo bideetako ingeniariak zubi horren proiektua idatzi zuen, urte hartako azaroan aldatu eta 1970ean bideratu zena.
    Zubi hau ortogonala da Nerbioi ibaiaren bidearekiko, 42,00 m-ko luzera dauka eta 21 m-ko argiko ondoren atezatutako hormigoizko habeak dituzten bi zati zuzen ditu, hormigoi armatuko pilare zentralarekin, bi bazterretako ostikoen eta Freyssineteko errotula duen erdiko euskarriaren gainean ezarrita. Taularen lauza ondoren atezatutako hormigoi armatuzkoa da ere, taularen alboetan finkatutako 68 kablerekin eta zeharkako ondoren atezatutako 12 kablerekin. Baranden arteko zabalera 12,00 m-koa da, 10,00 m-ko ibilgailuentzako bidearekin eta metro bateko espaloiekin bi alboetan.

 Echevarria zubia