EBPN: Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia

Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren testuinguruan (EBPN), Basauriko Udalak euskararen erabilera sustatzeko lehenengo plan estrategikoa onetsi zuen 2004an, eta 2004-2007 artean garatu.  Hurrengo urtean, bigarren plan estrategikoa abiarazi zen, 2008-2011 aldikoa. Plan hura 2012ra arte luzatu zen, eta, urte hartan, plan estrategiko berrian (2013-2017) jaso beharreko neurri eta ekintzak definitu ziren.

Martxan dugun azkena Euskara Sustatzeko Ekintza Plana 2018-2022 da (ESEP): 2018ko ekainaren 21ean aurkeztu zen, udaletxeko Bilera Aretoan.

ESEPa diseinatzeko, aurrekoaren ebaluazioaz gain saio parte-hartzaile bi egin ziren, Basauriko gizarte-eragile guztien, eta, oro har, herritarren iritziak, proposamenak eta iradokizunak jasotzeko. Kirol- eta kultura-elkarteen, guraso-elkarteen, merkatarien eta abarren ordezkariak izan ziren saio hartan, eta zenbait ekarpen egin zituzten, honako eremu hauetan: euskararen familia barruko transmisioa, irakaskuntza, lan eremua/merkataritza eta euskalduntze-alfabetatzea, gazteak, kirola eta aisialdia-kultura.