IHARDUTEKO OINARRIZKO ARAUAK
UDAL AGINTARIAK (Alkateak edo Zinegotzi Ordezkariak)
- Gertakaria egiaztatu
- SOS DEIAK 112-ra deitu
- Larrialdietarako Udal Plana aktibatu
- Udal-baliabideak mobilizatu
- Iharduteko azalpenak eman, eragindako zonaldeak eta erabili beharreko baliabide eta errekurtsoak adierazi, etab.
- Alerta egoera aditzera eman
- Herritarrak ohartarazi
- Gertakaria emaitzen denan, 112 SOS DEIAK-i jakinarazi
- Larrialdia amaitu dela dekretatu eta jakinarazi
UDAL BALIABIDEAK
- Gertakaria eta eragindakoen kopurua egiaztatu eta kokatu
- Arrisku guneak seinalizatu eta inguratu
- Gertakariari aurregiteko lehen ekintza, trafikoa, lehen laguntzak, zaurituen ebakuazioa, etab. antolatu
- Herritarrei kontuan hartu beharreko oharrak helarazi
- Herritarrei jarraitu beharreko ebakuazio bideak, irteerak, ibilbideak, etab. azaldu
- Agindu guztiak betetzen direla egiaztatu
- Istilurik sortu ez dadin arduratu beldurrak eragindako neurrigabekeriak eta harrapaketa eta sabotaiak ekidinez
- Bazter guztiak ebakuatu direla egiaztatu
HERRITAR HORI
- Gertakariaren benetako nondik
- norako lehenbailehen neurtu eta SOS DEIAK 112-ra deitu, honako hauek adieraziz:. ZER GERTATU DEN. NON. NOIZ. NOLA. ISTRIPUA ZENBAT LAGUNEK IZAN DUTEN. NORK DEITZEN DUEN. TELEFONO ZENBAKIA (INFORMAZIO ZABALAGOA)
- Ez egin ezer zeure kabuz, laguntza eskatu
- Ez jarri arriskuan zeure burua
- Bete itzazu zauden eremuan dauden agintarien eta segurtasun eta larrialdietarako arduradunen esanak (komunikabideak, megafonia, etab.)
- Ez zurrumurrurik zabaldu
- Izuari eta histeriari aurregin
- Ebakuazioan lagundu
- Zaude lasai
- Ezagutu aurrez ebakuatuen bilgunea
- Ebakuazio seinaleez jabetu eta geziei jarraitu
- Ebakuazio bideetan egin tokia zaurituei, ohatilei, larrialdietarako ibilgailuei, etab.
- Ez ezazu inor bultzatu eta ez ezazu pilaketarik sortu
- Lagun iezaiezu behar dutenei
- Ez zaitez itzuli ezertara
GOGOAN IZAN
- Segurtasun eta Ebakuazio Planak egunean izan behar direla
- Langileak trebatu eta prestatu, eta simulazioak egin behar direla
- Jarraitu beharreko bideak, bilguneak, etab. jasotzen dituen ebakuazio plana prestatu eta praktikan jarri behar dela
- Larrialdietan hartu beharreko neurriak aurrez ezagutu behar direla
- Harrera edo babestokiak prestatu behar direla
- Larrialdietan, aurrez grabatutako mezuak eta musika lasaiak erabili behar direla