Desioen argi eta zuhaitzak gabonetan

Aurten, kaleak apaintzeko Gabonetako argi tradizionalez gain, zenbait udal eraikinetan eta herriko sarreretan, Udalak 7 pinu artifizial ipini ditu herriko auzo desberdinetan.

Oraingo honetan, ez dira gabonetako bolekin apaindutako Eguberritako zuhaitzak soilik, baizik eta Desioen Zuhaitzak dira. Herritarren Harremanetarako Arloak hartutako ekimen bat izan da, herriko umeek beren desioak zuhaitz horien adarretan dauden gutunazaletan jarri ditzaten, eta kultura zentroetako ludotekekin elkarlanean eraman da aurrera.

Egun horietan, eremu horietara joango diren umeek beren desioak agertu eta idatzi egin ahal izango dituzte, eta gero Zuhaitzetara hurbildu eta han utzi ahal izango dituzte.

Desioen Zuhaitzei harrera, horien inaugurazio egunean, udalerriko elkarte desberdinek gabon-kanta, dantza eta poesia errezitaldien bidez egingo diete.

Desioen zuhaitzak, eta horietako bakoitzean egongo diren taldeak:

  • Pozokoetxe. Madril kaleko Plaza. Basauriko Abesbatza
  • Kareaga. Karmelo Torre Plaza, 3 eta 5, Edurre, Agintzari eta Basauritar Taldeak
  • Astoen monumentua.  Zuluaga Pintorearen igogailu ondoan. Gaztela eta Leongo Abesbatza
  • Urbiko Plaza. Victoriano Cremer
  • Ariz. Antzinako eskolaurrearen ondoan. HerrikoTaldeak.
  • San Migel. Hernan Cortes Plaza. San Migeleko Abesbatza eta Auzo Elkartea
  • San Isidro Plaza. Danbolin.
Etiketak