DBHko 4. mailako eta Batxilergoko ikasle eta horien senideentzako lanbide-orientazio programa

   Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko zenbait udalerrik hartzen dute parte aipatutako programan, zeinaren helburua den ikastetxeetan egindako ikasketa- eta lan-orientabidea osatzea. 2018-2019 ikasturtera begira, hiru ekintza proposatzen dizkizuegu:

.- Ikasleentzako eta haien senideentzako hitzaldiak: lan-merkatuaren errealitatea eta gure inguruko ikastetxeek eskainitako prestakuntza-aukerak ezagutzeko. Hitzaldi bat ikasleentzat, eta beste bat haien senitartekoentzat, Novia Salcedo Fundazioaren eskutik.

.- Motibazio-tailerrak ikasleentzat eta haien familientzat: lotuago daude gaitasun profesionalarekin eta pertsonalekin (etorkizuneko lanbidea hautatzeko funtsezkoak biak). Tailer bat ikasleentzat eta beste bat familiarentzat, Asier Gallastegi prestatzailearen eskutik.

.- Saioak talde txikietan, zenbait lan-esparrutako profesionalekin: gazteei ikasketak edota lanbidea hautatzen laguntzeko, eta lanbideen inguruko haien zalantzak argitzeko. Adibidez: ingeniaritzan interesa dutenen taldea, osasun-zientziak gustuko dituztenena…

Orientazio saioak, urtarrilaren 21 eta 23an izango dira Arizko Dorretxean (Basaurin) honako egutegiarekin :
Urtarrilak 21 : ORIENTAZIO AKADEMIKOA
GAZTEAK : 17:30 -19:30
GURASOAK : 19:30 – 21:30

Urtarrilak 23: KONPETENTZIAK /Motibazio tailerrak
GAZTEAK : 17:30 -19:30
GURASOAK : 19:30 – 21:30

*Profesionalekin izango diren saioak hitzaldi bietako parte-hartzaileekin zehaztuko dira.
* Komenigarriena bi saioetara izen-ematea den arren, hitzaldi/saio batera soilik izen-ematea ere onartuko da.

Izen emateak : Gazteria@basauri.eus
                       944 666 400 / 634 984 615

DBHko 4. mailako eta Batxilergoko ikasle eta horien senideentzako lanbide-orientazio programa

Basauri, 2018ko abenduaren 12an.

Etiketak