DAGOENEKO MARTXAN DAGO GIDABAIMENA EUSKARAZ 2019 KANPAINA

   Berriro ere, Basauriko udalak gazteek azterketa teorikoa euskaraz prestatzeko eta egiteko #gidabaimenaeuskaraz ekimena martxan jarri du. Baskonia, Bidebieta, Irrintzi eta Mikel autoeskoletan gidabaimena euskaraz atera daiteke eta, gainera, azterketa teorikoa euskaraz egiteagatik, 100 euroko diru-laguntza emango dizugu.

Kanpainaren berri emateko, eta erakusteko azterketa euskaraz egitea uste duzuna baino errezagoa dela ikusteko bideo hau grabatuko dugu:

 
Informazio eguneratua jasotzeko, jarraitu @basauri_euskaraz sareak.

Eskabideak aurkezteko epea  2019ko urriaren 31ra arte izango da.

Informazio gehiagorako sakatu hemen ...

 

Anima zaitez gidabaimena euskaraz ateratzera!

 

Basauri, 2019ko irailaren 4an.

Etiketak