Dagoeneko martxan dago gidabaimena euskaraz 2018 kanpaina

Basauriko autoeskoletan euskaraz presta dezakezu gidabaimena

   Basauriko Udalak, «Gidabaimena Euskaraz» kanpainaren bitartez, gazteek gidabaimena lortzeko azterketa teorikoa euskaraz prestatzea eta egitea sustatu du berriro ere.

   Egitasmo honen barruan, diru-laguntza ere eskaintzen dugu: egun Basaurin erroldatutako 17-23 urte arteko gazteek badute aukera Basauriko Udaletik 100 euroko diru-laguntza jasotzeko gidabaimenaren azterketa teorikoa euskaraz ateratzeagatik, eta horrez gain, diru-laguntza jasotzen dutenek 100 euroko sariko ZOZKETAN parte hartuko dute, udalerriko zerbitzuguneetan erregaia erosteko.

   Aurten informazio gunea eta gidatzeko simuladorea gazteei zuzenduta Gazteguneak antolatutako ekintza batean ipiniko dugu, Skate txapelketan, ekainaren 9an San Migeleko Gaztegunean, eta ekainaren 23an Basozelain (Gizarte-etxearen ondoan), 17:00-20:00. Basozelain gainera, auzoko jaiak dira.

   Eskabideak aurkezteko epea  2018ko otsailaren 23tik 2018ko urriaren 31ra arte izango da.

Anima zaitez gidabaimena euskaraz ateratzera!

Info gehiago ...

 

Gidabaimena euskeraz

Etiketak