COVID-19: Udaletxean aurrez aurreko kontsultak sahiesteko telefono zenbakiak. Arreta psikologikoa emateko zerbitzua. Arreta indarkeria matxistaren biktimei.

 

UDALETXEAN AURREZ AURREKO KONTSULTAK SAHIESTEKO TELEFONO ZENBAKIAK

   Bizi garen egoera behartuta, Basauriko udalak, PERTSONEN KONTZENTRAZIOA SAIHESTEKO neurriak hartuko ditu. Hori dela eta, herritarrei Basauriko Udalera behar-beharrezkoa denean bakarrik bertaratzeko eskatzen zaie. Basauriarren beharrei erantzuten jarraitu ahal izateko, herritarren arreta zerbitzua indartu egingo da bitarteko telefonikoen, telematikoen eta antzekoen bidez (94 466 63 00, www.basauri.eus eta haz@basauri.eus).

   Erantsitako dokumentuan agertzen diren telefono zenbakiee gain, HAZ-ek (Herritarrentzako Arreta Zerbitzua) whatsapp-en bidez ere artako zaitu 688737704 zenbakian.

 

ARRETA PSIKOLOGIKOA EMATEKO ZERBITZUA

   Basauriko Udalak herritarrei arreta psikologikoa eskaintzeko zerbitzua abiarazi du. Apirilaren 20an hasiko da martxan, hau da, datorren astelehenean.  COVID-19ren pandemiak eragindako ziurgabetasunak, etxeratzeak eta abarrek eragin psikosozialak izan ditzakete askorengan, zenbait arrazoi direla eta: hurbileko baten heriotza, lana aldi batez zein betiko galtzea, bakardade-sentimendua, harreman arazotsuak, familia-banantzeak...  Gauzak horrela, Basauriko Udalak arreta psikosozialerako doako zerbitzua abiarazi du herritar guztientzat (Adinekoen Atalean artatzen dituztenentzat izan ezik), osasun-alerta eta etxeratze egoerak izan dezakeen eragin psikologikoa txikiagotzeko. «Zerbitzuak haurrak, gazteak eta helduak hartuko ditu», azaldu du Asier Iragorri Basauriko alkateak.

   Esku-hartzeak espezifikoak izango dira: hurbileko norbait galdu dutenentzat, haur zein nerabeei hurbileko horren heriotzaren berri emateko laguntza eta/edo jarraibideak behar dituztenentzat, zenbait emozio maila altuan edo behin eta berriro sentitzen dituztenentzat (urduritasuna, aztoramendua, izu sentsazioa eta abar), gaixotasunean zein gaixotzean besterik pentsatu ezin dezaketenentzat... Zerbitzua egokia izango da ere eguneroko eginbeharrak aurrera eramateko edo beren lana behar bezala egiteko ezintasuna dutenentzat, lo indarberritzailea egin ezin dutenentzat edo elkarbizitza-arazoak dituztenentzat.

   Kontsultak egiteko, honako zenbaki honetara deitu daiteke, edo WhatsAppeko mezua bidali: 688 83 75 11. Bestela, aukeran, mezu elektronikoa bidali ahal da sappbasauri@basauri.eus-era (Basauriko Gizarte-politika Arloko Arreta Psikosozialaren Taldearen helbide elektronikoa da). Zerbitzuak arreta emango du astelehenetik ostiralera, 09:00ak eta 14:00ak bitartean.

   Lehenengo saioaren ostean jotzen bada herritarrak baliabide espezializatu bat behar duela edo arreta psikologiko jarraitua eman behar zaiola, horretarako proposamena bideratuko da, dagozkion bideetatik.

 

ARRETA INDARKERIA MATXISTAREN BIKTIMEI

Basauriko Udalaren Berdintasun Atalak jarraitzen dutelefono bidez arreta psikologikoa eta lege-aholkularitza eskaintzen indarkeria matxistaren biktimei.

  Atalak lineako zenbait proposamen ere eskaintzen ditu: hitzaldiak, irakurgaiak, filmak, dokumentalak, bakarrizketak, ikuskizunak...

   Ez dago indarkeria matxista geldiaraziko duen birusik. Hori dela eta, Basauriko Udalaren Berdintasun Atalak, Marieneatik, indarkeria matxistaren biktimentzako telefono bidezko arreta psikologikoa eta lege-aholkularitza eskaintzen jarraitzen du (94 612 41 01, 09:30-13:30). Doako arretako beste zerbitzu batzuek ere zabalik jarraitzen dute, 24 orduz —esaterako: genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako zerbitzu espezializatua (900 840 111; 016).

   Gainera, Marieneak, informazio baliagarria zabaltzen du bere webgunean eta sare sozialetan. Adibidez: Bizkaiko Foru Aldundiaren «Maskara 19»ri buruzkoa, Bizkaiko Farmazialarien Elkargo Ofizialarekin batera, helburu duena indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak babestea, koronabirusaren krisiak irauten duen bitartean. Ekimen horrek bilatzen du arriskuan dauden emakumeek laguntza jaso ahal izatea, Bizkaiko edozein farmaziatara joan eta «maskara 19» esanda. Informazio eta arretarako telefono-zenbaki bat ere abiarazi dute: 900 840 111.

   Horrez gain, Jabekuntza Eskola martxan mantentzeko lineako proposamenak eskaintzen ditu Berdintasun Atalak, Marienearekin lankidetzan aritu diren hezitzaile batzuen eskutik eta zenbait baliabideren bitartez: hitzaldiak, irakurgaiak, filmak, dokumentalak, bakarrizketak, ikuskizunak...

   Era berean, Sexu Informazio Bulegoaren bloga martxan da berriz ere. Bideo eta artikulu ugari daude bertan. Etxeratzea bizitzen ari garen honetan, «haur-identitatearen eraikuntza-prozesuan» sakontzeko gonbidapena egiten da.

Zenbait telefono- zenbako interesgarri
:

  • MARIENEA: 94 612 41 00 (09:30-14:30)
  • INDARKERIA MATXISTAREN BIKTIMENTZAKO ARRETA PSIKOLOGIKOA ETA LEGE-AHOLKULARITZA: 94 612 41 01 (09:30-13:30).
  • GENERO-INDARKERIAREN BIKTIMA DIREN EMAKUMEENTZAKO ZERBITZU ESPEZIALIZATUA: 900 840 111 / 016
  • EMAKUMEEI INFORMAZIOA EMATEKO ZENTROA: Utzi mezua, eta erantzungo dizugu: 94 612 41 01 (9:30-13:30)
  • SEXU INFORMAZIO BULEGOA: Utzi mezua eta erantzungo dizugu: 94 612 41 06 (09:30-14:30), * asteazken eta ostegunetan bakarrik
  • UDAL GIZARTE-ZERBITZUAK: 94 466 63 48 accion_social@basauri.net
Etiketak