BIZILAGUNAK VI. EDIZIOA

Elkar ezagutzeko bazkaria

   Begira zure inguruan! Herrialde, kultura eta hizkuntza desberdinetako pertsonak herriko kaleetan, auzoan, eskolan…
Ba al dakizu zergatik etorri ziren gurera? Zelan antzematen gaituzten? Zeintzuk diren haien bizipenak? Edo, agian, beste herrialde batera joan zara eta oraindik ez duzu aukerarik izan hangoak gertutik ezagutzeko, haien lagun egiteko…

   Bada, «BIZILAGUNAK ALDAMENEKO FAMILIA» ekimenak aukera emango digu elkar ezagutzeko.

   Basaurin bizi eta kultura desberdinetakoak diren familia edo pertsona-talde bi elkartzen ditu «Bizilagunak»ek, guztiek batera bazkaldu dezaten eta bazkaloste atsegina parteka dezaten. Hirugarren baten laguntza ere izango dute, zeinak parte-hartzaileetako baten etxean bazkaria antolatzen lagundu, eta topaketa dinamizatuko duen.

   Zurrumurru xenofoborik gabeko kulturen arteko elkarbizitzaren aldeko ekimen honekin bat egin du Basaurik, beste udalerri batzuekin batera.

   Aurtengoan, zeuk ere parte hartu ahal duzu!
 
Izena ematea:
Zabalik da epea, urriaren 30era arte. Eman izena gaur bertan!
•    Izena ematea bulegoetara etorrita: Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan, udaletxeko beheko solairuan (08:00-14:00 eta 08:00-20:00, urriaren 1etik aurrera), edota San Migelen, Pagasarri kalean (08:00-14:00).
•    Izena ematea Internet bidez: Sakatu hemen ...
•    Izena ematea WhatsAppetik: WhatsApp mezua bidalita 688 71 03 68 edo 606 05 06 62 zenbakietara.
•    Izena ematea telefonoz: 606 05 06 62 zenbakira deituta.
•    Izena ematea posta elektroniko bidez: mezua bidalita bizilagunak@basauri.eus helbidera.

Bizilagunak

Basauri, 2018ko urriaren 1ean.