BIZILABE Nerbioi-Ibazabal, eskualdeko gazteen artean zientzia eta teknologia bultzatzeko aisialdi-ekimena

Oraindik hainbat plaza libre daude! 14 eta 17 urte bitarte badituzu eta zientzia interesatzen bazaizu , hauxe da zure aukera

   Ekimen hau Bizkaiko Foru Aldundiak, Nerbioi-Ibaizabaleko udalerrietako Gazteria Sailek eta Elhuyarrek bultzatuta dago.

   Eskualdean abiatu berri den Bizilabe Nerboi-Ibaizabal ekimena, Elhuyarrek 2017an martxan jarritako Bizilabe proiektuaren baitan kokatzen da. Bizilabek STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts and Mathematics) arloetan sakontzea du helburu, gazteen zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa eta motibazioa piztearekin batera, ekintzailetasuna eta sormena bultzatuz.

   Bizilabe Nerbioi-Ibaizabalen lehen tailerrak 2019ko udazkenean abiatu dira. Urrian hasita, 10 tailer izango dira guztira, Nerbioi-Ibaizabaleko 8 herritan. Hilean behin, 2 orduko saioa jasoko dute gazteek euren herriko aisialdi-gunean. Urtarrilera bitarte, 4 saioetan zehar, hainbat eduki landu eta sortuko dituzte . Horiek 2020ko otsailaren 15ean Basaurin izango den Bizilabe STEAM Festibalean aurkeztuko dituzte.

Hona hemen tailerren eskaintza Basaurin:

  • GUZTIONTZAKO ETXEAK DISEINATZEKO TAILERRA: abenduak 13, urtarrilak 10.

Ordutegia: 18:00etatik 20:00etara
Lekua: Basozelai Gizarte Etxeko -4 solairuan .

  • TXISPAK ATERATZEKO ETA HERRIA SUTAN JARTZEKO ESPERIMENTUAK: abenduak 14, urtarrilak 11.

Ordutegia: 18:00etatik 20:00etara
Lekua: Basozelai Gizarte Etxeko -4 solairuan

Izena ematea:  ZirtZartBasauri  94 466 6430 / zirtzart@basauri.net / whatsapp: 688 679 988

 

Basauri, 2019ko azaroaren 27an.

Etiketak