BIZILABE gazteen artean zientzia eta teknologia bultzatzeko aisialdi-ekimena

   Bizkaiko Foru Aldundiak, Basauriko Udalak eta Nerbioi-Ibaizabaleko beste udalerrietako Gazteria Sailek bultzatuta, urritik urtarrilera bitarte, eskualdeko 14-17 urte bitarteko gazteek aukera izango dute zientzia eta teknologia tailerrez gozatzeko.

   Eskualdean abiatu berri den Bizilabe Nerboi-Ibaizabal ekimena, Elhuyarrek 2017an martxan jarritako Bizilabe proiektuaren baitan kokatzen da. Bizilabek STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts and Mathematics) arloetan sakontzea du helburu, gazteen zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa eta motibazioa piztearekin batera, ekintzailetasuna eta sormena bultzatuz.

   Bizilabe Nerbioi-Ibaizabalen lehen tailerrak 2019ko udazkenean abiatuko dira. Urrian hasita, 10 tailer izango dira guztira, Nerbioi-Ibaizabaleko 8 herritan. Hilean behin, 2 orduko saioa jasoko dute gazteek euren herriko aisialdi-gunean. Urtarrilera bitarte, 4 saioetan zehar, hainbat eduki landu eta sortuko dituzte . Horiek 2020ko otsailaren 15ean Basaurin izango den Bizilabe STEAM Festibalean aurkeztuko dituzte. (TAILERREN INFORMAZIO GEHIAGO ATXIKITUTAKO ESKUORRIAN DUZUE)

TAILERRAK BASAURIN
.- GUZTIONTZAKO ETXEAK DISEINATZEKO TAILERRA: urriak 25, azaroak 8, abenduak 13, urtarrilak 10.
.- TXISPAK ATERATZEKO ETA HERRIA SUTAN JARTZEKO ESPERIMENTUAK:  urriak 26, azaroak 9, abenduak 14, urtarrilak 11.
Bi tailerrak 4 saiotan egingo dira aipatutako datetan 18:00etatik 20:00etara , Basozelai Gizarte Etxeko gaztegunean.
Plaza kopurua: 15. Plaza eskaera eskainitako plaza-kopurua baino handiagoa bada,  zozketa egingo da eta Basaurin erroldatuek izango dute lehentasuna.
Izen-emateak: webgunearen bidez (https:\\zirtzart.basauri.eus) edo Zirtzart Gazte Bulegoan( Basozelai Gizarte Etxea- Basozelai 11) .
Informazio gehiago: 94 466 64 30 / whatsappa: 688 679 988

Bizilabe

Basauri, 2019ko irailaren 24an.

EranskinaTamaina
Informazio-liburuxka 1 (jpg)195.42 KB
Informazio-liburuxka 1 (jpg)174.8 KB
Etiketak