BIZI KIROLA EUSKARAZ EGUNAren 15. edizioa ospatuko dugu irailaren 16an, aurten larunbatez, eta azken urteetan moduan, Artunduagako kiroldegian ospatuko dugu, goizeko 10:30etatik eguerdiko 13:30etara.
Kirol zirkuitu bat da, 10 kirol froga ezberdinez osatuta (aikido, atletismoa, eskubaloia, esku-pilota, futbola, halterofilia, mahai tenisa, karatea, patinajea eta saskibaloia), 6 urtetik gorako kirolzaleei zuzenduta, non 17 herriko kirol elkartek hartuko duten parte. Parte hartzeko ezinbestekoa da euskaraz aritzea, izan ere, ekintza honen helburua da kirola eta euskara uztartzea, eta ahoz aho erabiltzea, Basaurin badugu aukera eta!
Parte-hartzaileek opariak izango dituzte, BIZI KIROLA EUSKARAZ eguneko kamiseta eta zirkuito osoa, edo ia osoa eginez gero beste opari osagarria, eta, horrez gain, zozketa bat egingo dugu haien artean 4 sariekin:
- 10 lagunentzako bonua Udal Kiroldegiko igerilekuan ordubetez jolasteko (begiraleekin) eta kafetegian meriendatzeko
- Futbol 7 zelaiaren ordubeteko alokairua, Udal Kiroldegian
- 4 sarrera Social Antzokian euskarazko ikuskizun batera joateko.
- 4 sarrera Social Antzokian zinemara joateko.
ANIMATU ETA ETORRI ARTUNDUAGARA!
Basauri, 2023ko irailaren 15a