BIZI KIROLA EUSKARAZ 2018

BIZI KIROLA EUSKARAZ EGUNAren 12. edizioa ospatuko dugu irailaren 22n, eta azken urteetan moduan, Artunduagako kiroldegian ospatuko dugu, goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00etara.
Kirol zirkuitu bat da, 11 kirol froga ezberdinez osatuta, 6 urtetik gorako kirolzaleei zuzenduta, non  kirol mota ezberdinetako 18 herriko elkarteak hartuko dute parte (aikido, atletismoa, eskubaloia, esku-pilota, futbola, halterofilia, herri kirolak, igeriketa, karatea, patinajea eta saskibaloia). Parte hartzeko ezinbestekoa da euskaraz aritzea, izan ere, ekintza honen helburua da kirola eta euskara uztartzea, aho batez erabiltzea, Basaurin badugu aukera eta!
Parte-hartzaileek opariak izango dituzte, BIZI KIROLA EUSKARAZ eguneko kamiseta eta zirkuito osoa, edo ia osoa eginez gero beste opari osagarria, eta, horrez gain, zozketa bat egingo dugu haien artean 4 sariekin:
-10 lagunentzako bonua Udal Kiroldegiko igerilekuan ordubetez jolasteko (begiraleekin) eta kafetegian meriendatzeko
-Futbol 7 zelaiaren ordubeteko alokairua, Udal Kiroldegian
-4 sarrera Social Antzokian euskarazko ikuskizun batera joateko.
-4 sarrera Social Antzokian zinemara joateko.
Era berean, ekintza honen helburua kirola euskaraz egitea denez, EUSKARALDIAn erabiliko diren rolak egun honetan ere erabiliko ditugu: Ahobizi eta Belarriprest. Horrela, azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean egingo den dinamikaren probaldia egingo dugu eta kiroldegira etortzen diren guztiei Euskaraldiaren gaineko informazioa emango zaie
ANIMATU ETA ETORRI ARTUNDUAGARA!
EranskinaTamaina
Bizi kirola euskaraz 2018 - diptikoa (pdf)1.03 MB
Bizi kirola euskaraz 2018 - kartela (pdf)634.21 KB
Euskaraldia zirkuitoan (pdf)249.59 KB
Etiketak