BIZI KIROLA EUSKARAZ 2017

200 kirol-zalek parte hartu dute “BIZI KIROLA EUSKARAZ" egunean.

   BIZI KIROLA EUSKARAZ EGUNAren 11. edizioa ospatu genuen igandean, irailaren 17n Artunduagan. 200 kirol-zalek, umeak gehienak, parte hartu zuten herriko 15 kirol-elkartek euskaraz prestatutako kirol zirkuituan, kirolean euskaraz egiteko prest, entrenatzaile, kirolari eta begirale euskaldunak dauzkaten elkarteek prestatutakoan. Oso animatua egon zen goiza, eta parte-hartzaileek karatea, igeriketa, futbola, herri kirolak, eskubaloia, saskibaloia, aikido, halterofilia eta atletismo probatu eta egin zuten.

Bizi Kirola euskaraz 2017

   Parte-hartzaile guztiek izan zuten haien oparia, eta orain guztien artean zozketa egin dugu. Hauxek dira sariak eta saridunak:

ASIER SINOBAS: 10 lagunentzako bonua Udal Kiroldegiko igerilekuan ordubetez jolasteko (begiraleekin) eta kafetegian meriendatzeko.
ALAIN CATALA: Futbol 7 zelaiaren ordubeteko alokairua, Udal Kiroldegian.
NOOR ALAI AZMAM: 4 sarrera Social Antzokian euskarazko ikuskizun batera joateko.
JOSE ANTONIO PEREZ: 4 sarrera Social Antzokian zinemara joateko.

SARIDUNEK DISFRUTAU EGIZUEZ SARIAK LAGUNEKIN!

EGIN EUSKERAZ KIROLEAN, BASAURIN BADAGO AUKERA!

 

Basauri, 2017ko irailaren 28an.

 

Bizi Kirola euskaraz 2017

Etiketak