BIZI KIROLA EUSKARAZ 2017

BIZI KIROLA EUSKARAZ EGUNAren 11. edizioa ospatuko dugu irailaren 17n. Aurten, Artunduagako kiroldegian, goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00etara izango da. 

Kirol zirkuitu bat da, 11 kirol froga ezberdinez osatuta. Jarduera honetan, 16 elkarte hartuko dute parte; Kirol mota ezberdinetako elkarteak hain zuzen ere (aikido, atletismoa, eskubaloia, esku-pilota, futbola, halterofilia, herri kirolak, igeriketa, karatea, patinajea eta saskibaloia). Parte hartzeko ezinbestekoa da euskaraz aritzea, izan ere, ekintza honen helburua da kirola eta euskara uztartzea, aho batez erabiltzea, Basaurin badugu aukera eta!

Parte-hartzaileek opariak izango dituzte eta, horrez gain, zozketa bat egingo dugu haien artean 4 sariekin:

 

  • 10 lagunentzako bonua Udal Kiroldegiko igerilekuan ordubetez jolasteko (begiraleekin) eta kafetegian meriendatzeko.
  • Futbol 7 zelaiaren ordubeteko alokairua, Udal Kiroldegian.
  • 4 sarrera Social Antzokian euskarazko ikuskizun batera joateko.
  • 4 sarrera Social Antzokian zinemara joateko.

 


ANIMATU ETA ETORRI ARTUNDUAGARA!

EranskinaTamaina
Kartela "Bizi Kirola Euskaraz 2017" (pdf)585.62 KB
Liburuxka "Bizi Kirola Euskaraz 2017" (pdf)1.02 MB
Etiketak