Basaurin laster ospatuko diren herriko jaien esanahia eta horietan parte hartzeko lekuak ezagutarazteko jarduera bat burutuko da, eta hori, bereziki, inmigrazio jatorria duten herritar berriei zuzendua egongo da.
Jardueraren barruan, “Herriko Taldeak” jai batzordearen laguntzarekin egingo dena, pertsona interesatuek jaietako protagonisten (koadrilak eta txosnak) ahotik entzuteko aukera izango dute, jaietako programako jarduerak nola prestatzen dituzten, eta beste alde batetik, gure jaietako elementurik garrantzitsuenak zein diren azalduko dute: escarabilera, jaitsiera, zurrakapotea, lonjen diseinua...
Horretarako, bi jardunaldi egongo dira. Lehena, hil honetako 7an Kultur Etxeko ekitaldi aretoan, 18,30ean, zeinetan, laster ospatuko diren jaien eduki nagusiak azalduko diren, bestalde, jaietako lepokoak eta kaskabiloak banatuko dira, eta jarraian, zenbait koadrilen lonjak ikustera joango gara, horietako zenbait kide gidari ditugula. Bigarren jardunaldian, jaietako ekitaldi nagusietako bat aurkeztuko da, sokatirako lehiaketa hain zuzen, eta jarraian, Sustraiak elkartearen lonja bisitatuko dugu, non azalduko diguten nola prestatzen eta egiten den euskal produktu tipiko bat, hau da, taloa; bigarren jardunaldi horretarako, metroko anezkaren bigarren geralekuan geratu gara (Matxitxako kalea, Bizkotxalde parketik hurbil), datorren urriaren 13an, asteartea, arratsaldeko 17:00etan.
Jarduera horretan interesaturik dauden pertsonak bere etorrera ziurta dezakete, Inmigrazio eta Garapenerako Lankidetza Atalera (Bidearte kalea 10) bere izena, abizenak eta harremanetako telefonoa bidalita, edo bestela, hurrengo helbidera honetara bidalita: xandres@basauri.net.
Bizi itzazu jaiak begirada (berri) batekin
| Eranskina | Tamaina |
|---|---|
| Kartela | 451.29 KB |
Etiketak
Herritarrak
- Oharrak, kexak eta iradokizunak
- Kanpainak eta jarduerak
- Foroak
- Adineko pertsonak
- Drogamenpetasunen prebentzioa
- Basauri nire maskotarekin
- Gizarte ongizatea
- Ezagutu itzazu Udalbatzaren erabakiak
- Kontsumitzaileari arreta eskaintza
- Herritarren partaidetza
- Herritaren Babeserako Zerbitzua
- Jabeen erkidegoetan elkarbizitezea
- Merkataritzan Euskara
- Enpleguaren Eskaintza Publikoa
- Bekak eta laguntzak
- Lehiaketak
- Nabarmenduak
- Berriak
- Agenda


