Basozelai eta Kareagan, berriro urbanizatzeko obrei hasiera eman zaie, horiek 2 hilabete iraungo dute (irisgarritasuna, zoladura eta argiteria)
- Gaur egunean barandarik eta argiteriarik gabe dauden Karmelo Torre kaletik Basauri Cooperativa Ikastetxera doazen eskailerak berriztatu egingo dira eta eskubandak eta farolak jarriko dira.
- Berriztatu egingo da erabat Karmelo Torre 22 zenbakiko espaloiaren zoladura zaharkitua.
- Eraitsi egingo da Karmelo Torre kalearen eta Kareaga Goikoa kalearen artean dagoen eta jadanik zaharkitua eta hondatua dagoen ormigoizko baranda, eta aluminiozko berri bat jarriko da.
- Azkenik, Asturiasko Kale Partikularrean dagoen zementuzko balaustradaren ordez aluminiozko eskubanda jarriko da.


