Berdintasunerako kontseilua

Emakume eta gizonen berdintasuna sustatzeko, desberdintasunari aurrea hartzeko, eta emakume eta gizonen arteko benetako berdintasun eraginkorra saihesten duten oztopoak kentzeko helburua duten elkarteen eta herritar erakundeen berri-emate, proposamen eta partaidetzarako kontsulta-organo izateko sortu da.

Antolaketa

Batzordeburua (Alkatetza edo Berdintasun alorrean eskumena duen zinegotzia).

Epaimahaikide bat (Emakumeen elkarte bakoitzeko)

Idazkaritza (Berdintasun Arloak beteko)

Halaber, Alkatetzak edo epaimahaikideek eskatuta, Udalbatzako edozein kide edo Udaleko edozein langile tekniko joan ahal izango da, hitza bai, baina botorik gabe.

Era berean, alderdi politiko bakoitzeko ordezkari bat ere bertaratu ahalko da, hitza bai, baina botorik gabe.

Zereginak

Honakoak dira Berdintasun Kontseiluaren berariazko zereginak:

  • Sexu bien arteko berdintasuna sustatu eta bultzatzeko eta emakumeen politika, kultura, ekonomia eta gizartearen alorreko bizitzan parte hartzeko ekimen, iradokizun eta proposamenak Udalbatzari aurkeztu eta horien berri ematea.
  • Lankidetza ematea emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunari aurrea hartu eta generoaren gizarte-sistemaren ondorio diren diskriminazio-egoerak ahuldu edo zuzentzeko aukera emango duten udal programa, jarduera eta neurriak abiaraztean.
  • Lankidetza ematea sexuen araberako balio, jarrera, jokabide eta rolak baztertuta, pertsonen garapen integrala ahalbidetuko duen mentalitate-aldaketari buruz herritarrak kontzientziatzeko kanpaina eta programa publikoak diseinatu eta ezartzean.
  • Emakumeek berariazko esku-hartzea duten udal jarduera-programak proposatu eta horien berri ematea.
  • Osoko Bilkurak onetsiko duen Aukera Berdintasunerako Udal Planaren berri ematea eta hori betetzeaz arduratzea.
  • Udal politikari dagokionez, emakumeek Basaurin bizi duten egoerarekin lotuta, pertsonek edo gizarte-erakundeek egindako salaketa eta ekimen guztiak bildu eta bideratzea.
  • Helburu horiek lortzeko beste edozein, Kontseiluan ezarri badira.

Barruko arauak

Kontseilu bakoitzak barruko funtzionamendu-arauak ezarri ahal izango ditu eta, horrela, lan-taldeak eratu, edo Batzar Iraunkorrak, lan-taldeak eta batzorde teknikoak sortu.
Kontseilu horrek barne-arauak ezarriak izango balitu, jarraian adierazi egin beharko dira.