Beldur Barik 2018 lehiaketa

GAZTEEI ZUZENDUTAKO IKUS-ENTZUNEZKO LEHIAKETAREKIN IREKI DA 2018KO BELDUR BARIK PROGRAMA

Lanak aurkezteko epea azaroaren 9ra arte.

   Beldur Barik programaren edizio berri bati hasiera eman diogu. Programa hau urtero egiten da gazteekin indarkeria sexistari aurre hartzeko asmoarekin eta Instituzio eta eragile desberdinen artean bultzatuta lehiaketa programaren ekintza nagusienetako bat da.

   Aurtengo edizioko leloa “Beldur Barik jarrera partekatu” izango da, sare sozialei erreferentzia eginez, kultura matxistaren zein indarkeria sexistaren adierazpen desberdinak eraldatzeko norbanako zein taldekako konpromisoa zabaltzeko.

   Basauritik, kanpaina orokorrarekin bat egiteaz gain, lehiaketa lokala martxan jarri dugu!!! Informazio guztia web orri orokorrean, www.beldurbarik.org, zein sare sozialetan ere eskuragai duzue, eta edozein galdera edo proposamenerako gurekin harremanetan jar zaitezkete MARIENEAn - Basauriko Emakumeen Etxean.

Beldur barik 2018

Basauri, 2018ko urriaren 2an.

EranskinaTamaina
Lehiaketaren oinarriak (pdf)1.76 MB
Etiketak